Agenda

Jardunaldia Jardunaldia

UPV/EHUK eta gizarte-mugimenduek Euskadiko gatazkari, indarkeriari eta bakeari heltzea

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/11 Noiz arte: 2015/12/12, 09:00 - 19:00

Deskribapena

Jakintza Elkarrizketak toki ireki eta sortzailea izan nahi du, praktikan eta emaitzetan demokratikoa den topaketa; ikasteko, sortzeko, berritzeko, interes berak aurkitzeko eta proposamenak aurkezteko toki bat.

Ehunberri ikerketaren bidez, bakeari ekarpena egin eta Euskadiko gizarte-egitura berreraiki nahi da, jakintza, partaidetza eta elkarrizketa oinarri hartuta. Helburu horretara iristeko bidelagun izango dugu Ehugune, UPV/EHUren eta gizartearen arteko topagunea gurean garrantzitsu eta estrategikotzat jotzen ditugun arazo sozial, kultural, ekonomiko eta politikoei heltzeko.

Abenduaren 11an

9:00 - 10:00: Hasiera

  • Ana Arrieta Ayestaran. Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Joxerramon Bengoetxea. Ehuguneko koordinatzailea. Ehugunearen aurkezpena eta jardunaldiaren sarrera.
  • Xabier Paya Ruíz. Donostia 2016ko zuzendari kulturala-Ehunberri proiektuaren aurkezpena.
  • Xavier Mínguez Alcaide. Gune Irekiak Elkartea. Ehunberriko zuzendaria. Jardunaldiaren aurkezpena.

10:00 - 11:30: Gaikako mahaiak. 1 - Indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak. Erreparaziorako esperientziak.

  • Gemma Varona. Kriminologia. Euskadin bakea lortzeko justizia konponarazlea.
  • Laura Pego. Kriminologia. Torturaren aurrean egia, erreparazio-tresna gisa.
  • Bakeola. Bakez Blai, biktima hezitzaileen proiektua.
  • Moderatzailea/discussant-a. Jon Mirena Landa. UPV/EHU.

Elkarrizketaren dinamika.

12:00 - 13:30: Gaikako mahaiak. 2 - Memoria eta historia. Elkarbizitza eraikitzeko iragana osatzea.

  • Iosu Chueca. Historia. Elkarbizitzarako historia eta memoria.
  • Magdalena Bobowik. Psikología. Memoria kolektiboaren aldagai psikosozialak Euskadin.
  • Gernika Gogoratuz/Gernikako Bakearen Museoa. MemoriaLab, bakearen aldeko memoria gizartearen ikuspegitik eraikitzea.
  • Moderatzailea/discussant. Félix Arrieta. Deustuko Unibertsitatea.

Elkarrizketaren dinamika.

15:30 - 17:00: Gaikako mahaiak. 3 - Genero-desberdintasunak eta -nagusitasunak gatazkan, indarkerian eta bakean..

  • Susana Conejero. Psikologia. Nortasuna, ideiak, emozioak eta generoa indarkeria eta bakearen aurrean.
  • Zuriñe Rodríguez. Politika Zientziak. Maskulinitate eta feminitate hegemonikoa, indarkeria, gatazka eta bakea lortzeko aukerak ulertzeko ezinbesteko irakurketa.
  • Argituz. Motibazio politikoko indarkeria emakumeen aurka euskal kasuan.
  • Moderatzailea/discussant-a. Irantzu Mendia. UPV/EHU

Elkarrizketaren dinamika.

17:30 - 19:00: Gaikako mahaiak. 4 - Hedabideak gatazka eta indarkeriaren aurrean.

  • Mario Zubiaga. Politika Zientziak. "Tira-birak": komunikabideetan indarkeriari buruz argitaratu diren tira grafikoen azterketa. Donostia 2016ko Bakearen Itsasargiko proiektua.
  • Txema Ramírez de la Piscina. Informazio zientziak. Euskal gatazka, prentsa eta indarkeriak: Askatasunetik lubakietara?
  • Geuz, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroa. Bakerako kazetaritza.
  • Moderatzailea/discussant. Iker Usón. Deustuko Unibertsitatea, Baketik.

Elkarrizketaren dinamika.

19:00: Amaiera

  • Ramón Alzate. Gatazken Konponketa arloko Katedraduna. UPV/EHU. Elkarrizketaren eta parte-hartzearen garrantzia bakea eraikitzeko.

Abenduaren 12an

9:30 - 10:00: Aurreko eguneko talde-ezagutza berrikustea.

10:00 - 11:00: Open Space Technology elkarrizketa irekitzea, aztergaien agenda prestatzea.

11:00 - 13:30: Elkarrizketaren saioak.

13:30 - 15:30: Bazkaria. (Ignacio María Barriola Zentroa -Aularioa). Antolakuntzaren kargu.

15:30 - 18:00: Elkarrizketa saioak.

18:00 - 19:00: Agertutako proposamenen erakusketa eta jardunaldiaren itxiera.

Iñigo Retolaza Egurenek eta Xavi Mínguez Alcaidek jardungo dute bitartekari.

Izena ematea

Abenduaren 12ko jardunaldirako beharrezkoa da aurretik izena ematea, plaza kopurua mugatua baita. Izena emateko azken eguna: abenduaren 10a.

Harremanetarako datuak