Agenda

Kongresua Kongresua

Euskal Hiria

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/23 Noiz arte: 2015/11/24, 09:00 - 14:00

Deskribapena

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) 1997an onartu zirenetik, ia hogei urte igaro dira. Ildo horretatik, uztailaren 29an, Gobernu Kontseiluak LAGak berrikusteko prozesu bati ekitea erabaki zuen. Prozesu horren bidez, hartutako esperientziak ekarritako irakaspenak baliatuko dira eta lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzuna emango zaie.

Gainera, prozesu parte-hartzaile zabal batean oinarrituko da; parte-hartze hori bai herri administrazioena, bai eragile sozioekonomikoena, politikoena eta herritarrena izango da. Lurralde-antolamenduaren arloan kultura parte-hartzailea finkatzeko lana egiteaz gain, egokitzat jo da zenbait gaitan lurralde-ikuspuntutik abiatutako hausnarketa irekitzea, hala nola honako hauetan: klima-aldaketa bezalako zeharkako gaiak, generoa, osasuna eta euskara. Gai horiek ingurune fisikoarekin lotuta daude, adibidez, antolamendua eta erabileren matrizea eguneratzea, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, azpiegitura berdeak, ekosistemen zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-eremua; eta, hiri-eremua. Gainera, honako hauei arreta berezia eskainiko zaie: hiri-berroneratzea, metropolialdeak eta transformazio-ardatzak, hiri-hazkundearen perimetroa, bizitegi-kuantifikazioa eta jarduera ekonomikoak jasaten dituen lurzoruko lurralde-jasangarritasuna.

Euskal Hiria 2015 Kongresuaren oraingo edizioak LAGen berrikuspenerako prozesu parte-hartzailea abian jartzea dakar.

Azaroak 23

1. saioa

9:00 – 9:30: Izen-ematea.

9:30 – 10:00: Irekia.

  • Juan Mª Aburto Rike (Bilboko Alkatea).
  • Ana Oregi Bastarrika (Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua. Eusko Jaurlaritza).
  • Iñigo Urkullu Renteria (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria).

10:00-11:30: Lurralde-antolamendu berri baten bektoreak.

  • "Bilboko ilargi zaharra: hiriaren pasio eta berpizkundea".
  • Antropogenoaren paisaiak. Dentsitatearen goraipamena.

11:30 – 12:00: Atsedenaldi-kafea.

12:00 – 14:00: Lurralde-antolamendu berri baten bektoreak.

  • Herritarren partaidetza.
  • Erronka demografikoa.
  • Generoa eta lurraldea, hiri barneratzaileak eraikitzen.
  • Klima-aldaketaren erronka.

14:00 – 15:30: Etenaldia.

2. saioa

15:30 - 18:00: Lurralde-antolamendu berri baten bektoreak

  • Hiri ibilgarria.
  • Finkatutako hiria.
  • Industria-eremua leheneratzea.

Azaroak 24

3. saioa

9:00 - 10:30: Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena.

  • Lurralde- eta hiri-plangintza. Etapa baten Historia.
  • Erakunde planteamendua berrikuspenaren inguruan.
  • LAGak berrikusteko elementuak. Oinarrizko dokumentua.

10:30 - 11:00: Atsedenaldi-kafea.

11:00 - 13:00: Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko 4/1990 Legeak ekarritako lurralde-antolamendua.

13:00 - 13:30: Hiri-azpiegiturak eta bizitza-kalitatea.

13:30 - 14:00: Amaiera.