Agenda

Oinarrizko errenta eta pobreziaren eta desberdintasunen kontra diren politika publikoak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02 Noiz arte: 2016/03

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Otsailaren 26, ostiralea

Pobreziaren eta desberdintasunen kontra dauden politika publikoak

  • Joseba Zalakainek, SIISeko aditua, gure herrian eta atzerrian eramaten ari diren politika publikoak deskribituko ditu.
  • Gloria Sanchezek, Legebiltzarraren Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordearen lehendakaria, gure Erkidegoan politika horiek dituzten kostuak aztertuko ditu.
  • Iñaki Uribarrik, ESK sindikatuaren Zuzendaritzaren kidea, politika hauen irakurgai kritiko bat egingo du.

Martxoaren 16, asteazkena

Oinarrizko errenta, posible da?

  • Daniel Raventósek, Red Renta Básica Elkartearen lehendakaria, oinarrizko errentaren kontzeptu eta edukina azalduko ditu.
  • Jordi Arcaronsek, oinarrizko errentaz egindako ekonomiko txosten batzuen egilea, duen bidegarritasun ekonomikoa defendituko du.
  • Noemi Peñak, UPV/EHUko irakaslea eta aditua, oinarrizko sozial prestazioaren finantziazioa aztertuko du.