Agenda

Hitzaldia Hitzaldia

Tailerren emaitzen eta LAGen Aurrerapenaren dokumentuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/12 Noiz arte: 2016/12/20, 19:00 - 20:30

Deskribapena

Parte-hartzaile estimatua, Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailetik, EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak Berrikusteko prozesuan parte hartu izana eskertu nahi dizugu. Honetaz gain, zurekin berriro ere jartzen gara harremanetan, hiru hiriburuetan antolatu ditugun parte hartzeko tailerren emaitzen eta LAGen Aurrerapena dokumentuaren aurkezpenetara gonbidatzeko.

Datak eta lekuak honako hauek dira:

  • Bilbao: Astelehena, abenduak 12, Begoña Auzo Etxea (Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, 2)
  • Donostia: Asteartea, abenduak 13, Egiako Kultur Etxean (Jaialai kalea, 21)
  • Vitoria-Gasteiz: Asteartea, abenduak 20, Europa Jauregia (Gasteiz Hiribidea, 85)

Aurkezpen guztietarako ordutegia: 19.00-20.30.

Beharbada jakingo duzun bezala, joan den azaroaren 21ean eta 22an, Euskal Hiria 2016 Kongresuan LAG berrien Aurrerapena aurkeztu zen.
Horren edukiak honako esteka hauetan dituzu dagoeneko eskuragarri: Dokumentazio idatzia,Laburpen mapa eta Hasierako Dokumentu Estrategikoa.