Agenda

Hitzaldia Hitzaldia

Bakeari buruzko ahots kritikoak euskal testuinguruan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/14 Noiz arte: 2016/12/12, 19:00 - 08:28

Deskribapena

  • Data: 2016ko abenduaren 14a
  • Lekua: Psikologia Fakultatea (Donostia – San Sebastián)
    • MAHAI-INGURUA | Bakeari buruzko ahots kritikoak euskal testuinguruan
    • Eragileak: Gune irekiak, UPV/EHU
    • Sarrera doan, lekuak bete arte
    • Ehunberri 2015 eta 2016 urteetan Euskal Herriko bakearen eraikuntzari buruz egindako ikerketa psikosoziala da. Lan honen helburua izan da euskal testuinguruan bakea finkatu dadin ekarpena egitea, ezagutza eraikitzearen bidez.
      Ekitaldian, Xavi Mínguez Alcaide proiektuaren koordinatzaileak ikerketan izandako emaitza nagusien aurkezpena egingo du, eta ondoren, mahai-inguru bat izango da Euskadiko bakearen eta bizikidetzaren inguruan hitz egiteko. Honako hauek izango dira parte-hartzaileak:
    • Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria
    • Maixabel Lasa, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoko zuzendari ohia
    • Ramón Alzate, EHUko Gatazkak Ebazteko katedradun emeritua
    • Elvira García, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko bake-teknikaria.