Munduko Unibertsitate Xake Txapelketa online

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/30

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Kirol Kontseilu Gorenak hautatu eta Munduko Unibertsitate Xake Txapelketa onlinera joandako bost unibertsitateetako bat da, mindsports edo 'kirol mentalen' kategorian.

Bydgoszcz hirian (Polonia) egin zen 2020ko urriaren 26tik 30era, Nazioarteko Unibertsitate Kirol Federazioak (FISU) antolatuta.

Hauek izan ziren UPV/EHUren taldeko bost xakelariak: Estibaliz Apellaniz (Zientzia eta Teknologia Fakultatea), Rodrigo De Las Heras Figueroa (Zientzia eta Teknologia Fakultatea), Aritz Morante (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea), Imanol Toledo (Zientzia eta Teknologia Fakultatea) eta Patxi Moreno (Zientzia eta Teknologia Fakultatea).

Hona hautaketarako erabilitako irizpideak:

  • 2020/2021 ikasturtean matrikulatutako ikasleak,
  • rankinga, taldeko jokalari bakoitzaren ELOFIDE balioa hartuta.

Haien ELO puntuen batuketak CSDk UPV/EHUhautatu zezan lagundu zuen, eta jokalari horiek maila zutela adierazten zuen.

Egun horiek oso biziak izan ziren UPV/EHUko xakelarientzat, beren irakaskuntza jarduera eta online partidak mundu osoko beste jokalari askorekin uztartu behar izan zituzten eta.Aitortu zuten ez zutela lo gehiegi egin egun horietan, mundu osoko jokalariekin aritzeko ordutegiak egokitu behar baitziren.

UPV/EHUko taldea 46. postuan geratu zen sailkapen orokorrean, 78 taldetatik.

Zorionak xakelari hauei!