"Cardio Indoor" Txapelketa: ZINTA estatikoa, ARRAUNA, BIZIKLETA estatikoa
Euskadiko 2021eko Txapelketarako sailkatzeko balio duen CAMPUS mailako txapelketa (Euskadiko txapelketa Mondragon eta Deustuko unibertsitateen kontra da)

UPV/EHUren ordezkariak aukeratzeko, txapelketak egingo dira campuska. Probak egun berean egingodira hiru motetarako ‑zinta, arrauna eta bizikleta‑.
- ARABAN: irailaren 30ean (Kirol Egunaren data berean)
- GIPUZKOAN: irailaren 30ean (Kirol Egunaren data berean)
- BIZKAIAN (Leioa): urriaren 6an
Sailkapen bateratua egingo da hiru campusetarako, eta modalitate bakoitzean lortutako bi denbora onenak UPV/EHUko ordezkariak izango dira azaroan jokatuko den Euskadiko Txapelketan.
MODALITATEAK (mutilak eta neskak)
BIZIKLETA estatikoa | ZINTA estatikoa | ARRAUNA | |
---|---|---|---|
Distantzia luzea | 5000 m Emaitzak (pdf, 91 Kb) |
3000 m Emaitzak (pdf, 94 Kb) |
1000 m Emaitzak (pdf, 95 Kb) |
Distantzia laburra | 3000 m Emaitzak (pdf, 97 Kb) |
1000 m Emaitzak (pdf, 98 Kb) |
500 m Emaitzak (pdf, 96 Kb) |
Izena eman dezakezu modalitate baterako, birako (biatloia), edo hirurako (*triatloia, full edo half).
* “Full” triatloia: distantzia laburreko hiru proben konbinazioa, edo luzeren batekin konbinatuta.
* ”Half” triatloia: distantzia luzeko hiru proben konbinazioa (5000 m bizikletan, 3000 metro zintzan eta 1000 m arraunean).
IZEN EMATEAK
- Arabako eta Gipuzkoako lehiaketetarako izena emateko azken eguna: irailaren 26a
- Bizkaiko lehiaketetarako (Leioan) izena emateko azken eguna: urriaren 3a
Nahi beste probatarako eman dezakezu izena, eta ordua aukeratu behar duzu. Proba bat baino gehiago egingo baduzu, aukeratu elkarren segidako orduak, ez ordu berean egingo diren probak.
COVIDaren aurkako neurriak: Osasun egoeraren araberako segurtasun neurri eta protokolo guztiak beteko dira. Horien berri emango zaie parte hartzaileei.
KREDITUAK
Jarduera honen bidez kredituak lortuko dira. Horretarako hiru modalitatean (Zinta, Arrauna eta Bizikleta) hartu beharko da parte, hau da, 0,5 kreditu lortzeko triatloia egin beharko da
SARIAK
“Half” triatloia egingo duten pertsonek, kredituak lortzez gain, opari txiki bat jasoko dute.
EMAN IZENA ETA AURKEZTU EGUN ETA ORDU HAUETAN
- ARABA: Gasteizko Letrak Fakultatea eta Lascaray Ikergunearen arteko espazioan
- GIPUZKOA: Barriola aularioan (Motozikleten aparkalekua). Elhuyar Enparantza, 1, 20018 Donostia, Gipuzkoa.
- BIZKAIA (Leioa): Leioako Unibertsitate Kiroldegia