Euskadiko XXI. Unibertsitate Kirol Txapelketarako logotipo diseinu lehiaketa

Aurkeztu zure lanak martxoaren 25a (osteguna) baino lehen

Aurten ere, osasun-arazoak ditugun arren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateek (UD, UPV/EHU eta MU) Euskadiko XXI Unibertsitate Kirol Txapelketa egin nahi dute. Ziur aurreko urteekin alderatuta desberdina dela. Egoera berrira egokitzea besterik ez dago.

Berritasun nagusia da Euskadiko XXI Unibertsitate Kirol Txapelketaren logotipoaren diseinu-lehiaketa bat antolatu dela, non unibertsitateetako ikasle guztiek parte hartu ahal izango duten.

200 euro irabaz ditzakezu eta zure diseinua ikus dezakezu ekitaldi honetako karteletan, kamisetetan, oparietan... irudikatuta!

Animatu eta aurkeztu zure lanak martxoaren 25a (osteguna) baino lehen!

Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzua da lehiaketaren arduraduna eta bertan bidali behar duzu zure diseinua. Araudian adierazitakoa errespetatuz, bidali zure diseinua helbide honetara: kirolak@mondragon.edu. Ez duzu gehiago egin behar.