

Kirola aire zabalean egiteko gogoz? Hautsi sedentarismoa eta egin zaitez mendizale
MENDI ERRONKA UPV/EHUk antolatutako proposamena da zure lagunekin bizipenak konpartitzeko eta Euskal Herriko mendi guztien berri emateko.
Aire zabalean egin ahal izango duzu kirola, kiroldegietara, gimnasioetara eta sarrera mugatudun lekuetara joan gabe.
Gure proposamenerako ez zara maila handiko kirolaria izan behar, eta ez duzu ekipamendu teknikorik izan behar.Gure proposamena da irteera bakoitzean gutxien dela 120 minutuko jarduera egitea, hori baita gure ustez osasuntsua.
Gogoratu: 800 metrotik gorako tontorrak aukeratu behar dituzu eta gailurrean argazki bat egin (argazkian zein egun den ikusi behar da: kartel bat eguna idatzita duena edo egunkari bat erabil dezakezu).
Garrantzitsua da, era berean, naturarekin harremanean egotea, onuragarria baita, oso, gure gorputza eta burua sasoian izateko.Bestalde, jarduera honek badu onurarik kulturaren ikuspegitik ere, gure lurraldeko lekuak ezagutzeko aukera ematen baitigu, sasoian-sasoian beti aldakor.
Ibilbideak aukeratzeko, hona hemen web gune pare bat:
(2021eko udarako epeak aurrerago emango ditugu)
Egunean gailur bakarra.
Web orrian formularioa bete (ON-LINE) eta zure campusera bidali.Formularioa bidaltzeko dauden epeak bete behar dira.
Formularioarekin batera gailurreko argazkiak bidali behar dituzu (eguna erakutsita).
Arabako Campuseko Kirol Zerbitzua
Campuseko Errektoreordetza eraikina
Izarduy komandantea, 2
01005 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 4444
Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzua
Unibertsitate Kiroldegia
48940 Leioa (Bizkaia)
Telefonoak: 946 01 5894 / 3161 / 3162
Gipuzkoako Campuseko Kirol Zerbitzua
Zuzenbide Fakultatea - Beheko solairua
Manuel Lardizabal pasealekua 2, beheko solairua
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoak: 943 01 5187 / 943 01 8159
Prest hasteko: jantzi oinetako erosoak, hartu ur nahikoa eta gutxieneko segurtasun neurriak bete istripurik eta ezustekorik ez izateko. Aurrera!