UPV/EHUko Unibertsitate krosa

CSDk KROSSen Espainiako Unibertsitate Txapelketarako deialdia egingo du 2022an. UPV/EHUren ordezkari izango diren atleten hautaketak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • 2021-2022 ikasturtean matrikulatuta egotea

  • Banakako lehiaketen formularioa bete (hemen).
    2021eko abenduaren 8a baino lehen
    (Formulario hau atleta federatuek zein federatu ez direnek bete behar dute)

  • 2021eko abenduaren 12an AMURRIOn (Araba) jokatuko den Euskadiko Kros Txapelketan parte hartzea.

Ondoren, UPV/EHUk, abenduaren 12ko lehiaketan parte hartu duten unibertsitateko atletek lortutako emaitzak kontuan hartuta, gehienez 4 mutil eta 4 neska aukeratuko ditu 2022ko otsailean Espainiako Unibertsitate Txapelketara joateko.

Euskadiko Kros Txapelketan parte hartzea baliagarria izango da kredituak lortzeko = 0 '5 kreditu.

Interesdunek beren baliabideekin joan behar dute.

Proben ordutegiak eta distantziak HEMEN

Modalitate honetan interesa duzuen guztiei eskatzen dizuegu bete ditzazuela ezarritako jarraibideak eta zabal dezazuela informazio hori interesa duten pertsonen artean.

Edozein zalantza izanez gero, posta elektronikoz argituko zaizue: kirolak@ehu.eus.