UPV/EHUko orientazio txapelketa: Monte Avril (Bizkaia)

Espainiako Unibertsitate Txapelketara joan nahi duten ikasleek proba honetan parte hartu behar dute.

  • Eguna: 2022ko martxoaren 27a, igandea

  • Ordutegia: 09:30etik aurrera, parte hartzaileei harrera egingo zaie, eta irteera orduak eman.
    10:00 o., ordu horretatik aurrera, hiru ibilbideetako lasterkariak tartekatuta aterako dira, minutu bateko edo bi minutuko tartea utzita, azken parte hartzailea atera arte (12:00ak arte).

  • Ibilbideak: HASTAPENA, ERTAINA ETA AURRERATUA.

Espainiako Unibertsitate Txapelketara joan nahi duten pertsonak soilik Open gorrian eman behar dute izena -7 km gutxi gorabehera-, eta UPV/EHUko txartela aurkeztu eta probaren eguna sinatu beharko dute.

OHARRA: ibilbidea bukatu ez arren, nahitaezkoa da helmuga igarotzea, antolakuntzakoek jakin dezaten.

 

Emaitzak

Zirkuitu gorriko gizonezkoetan zein emakumezkoetan sailkatutako lehen hiru pertsonak Espainiako Orientazio Unibertsitate Txapelketara joateko aukera edukiko dute.

Izen-emateak

Epea itxita

Doakoa da UPV/EHUko ikasleentzat, baina izena eman behar damartxoaren 22ra arte, beranduenez.

Material

  • Proban parte hartzeko, iparrorratza eta Spot Ident pintza behar dira.
    Pintza galduz gero, haren kostua ordaindu beharko da (40 euro).

  • Lasterka egiteko edo oinez ibiltzeko arropa erosoa eraman behar da, baita aldatzeko arropak ere, euria egiten badu.

  • Trail zapatilak edo itsaspen ona duten mendiko oinetakoak eraman.

Lekua

Irteera eta helmuga lekua León jatetxearen ondoko aparkalekuan dago kokatuta (Monte Avril bidea 55, 48015 Bilbo, Bizkaia).

Google maps: https://goo.gl/maps/kYLd0.

Irudia

Nola iritsi Bizkaitik

  • Autoz: Santo Domingo gainera igo eta BI-3732 errepidea hartu behar da (Elorritxueta-El Gallo). Handik 500 metrora, eskuineko bidegurutzea hartu behar da, León jatetxearen ondoko aparkalekuraino.

  • Autobusez:

    • ​​​​​​Bilbobuseko 22 linea (Abuztuaren Hamaseiko zeharkalea – Arabella, Sarrikue) hartu behar da (30 minutuan behin igarotzen da: 08:15, 08:45...). Azkeneko geltokian jaitsi (Sarrikue, Arabella auzoan) eta errepidetik igo behar da, ur biltegiko noranzkoan. Ondoren, Bilbo-Santo Domingo gaina errepidearen gaineko zubia gurutzatu eta Monte Avril bidetik jarraitu behar da, aparkalekura iritsi arte. Guztira 1.250 m inguru egin behar dira oinez.

    • Bizkaibuseko A3224 linea, Bilbo-Derio (teknologia parkea). Moyua plazatik (Ogasuneko eraikinaren aurrean) abiatzen da autobusa (bi orduan behin: 07:00, 09:00...), eta Santo Domingo gaineko geltokian (1002) jaitsi behar da. Ondoren, BI-3732 errepidetik joan behar da, Elorritxueta-El Gallo noranzkoan, eta 500 metrora, eskuineko bidegurutzea hartu behar da, León jatetxearen ondoko aparkalekura iristeko.

    • Bizkaibuseko A3521 linea, Bilbo-Santa Marina ospitalea. Autobusa Bilboko Aiala Kantzilerraren kaletik abiatzen da (El Corte Ingléseko eraikinaren alde batean), eta beste bi geltoki ditu: 1756 zenbakiduna, udaletxearen albo batean (gasolindegiaren ondoan), eta 1757 zenbakiduna, Zumalakarregi kalean (Harritxoen kaleko aparkalekuaren ondoan). Lineak orduan behin ematen du zerbitzua, 07:30etik 21:30era. Iristeko, Mikoleta geltokian (2167) jaitsi behar da, eta 600 metro inguru ibili, León jatetxeraino.