null

IRITZI ARTIKULUEN XVII. UNIBERTSITATE LEHIAKETA (2020)

OINARRIAK

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta El Correo egunkariak iritzi artikuluen XVII. unibertsitate lehiaketa deitzen dute aurtengo 2020ko edizioan, honako oinarri hauekin bat etorrita:

 

1.- Deialdiaren helburua

Iritzi artikuluen unibertsitate lehiaketaren bidez saritu nahi da, elkarren lehian aurkeztutako iritzi artikulurik onena, bere kalitatea aintzat hartuta.

Deialdi honek bat egiten du Arabako Campuseko errektoreordetzak sustatzen dituen gainerako jarduerekin, beti ere kultur jarduera garatu asmoz eta campusaren akademiaz kanpoko jarduera aberasten laguntzeko.

 

2.- Parte hartzaileak

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute UPV/EHUko ikasleek.

Ezin izango dira aurkeztu aurreko beste bi edizioetan saritutako pertsonak.

Lehiaketa amaiturik, ez da lehiakideekin inolako posta harremanik izango eta ez dira itzuliko originalak.

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.

 

3.- Lanen betebeharrak

Ikasle bakoitzak iritzi artikulu bakar bat aurkeztu ahal izango du, gai librekoa, euskaraz edo gaztelaniaz idatzita beharko duena.

Artikuluek originalak, argitaratu gabeak behar dute izan eta beste lehiaketa edo txapelketetan saritu gabeak.

Artikuluak gehienez bi foliotan idatziko dira, orrialde bakarrean, hutsarte bikoitzarekin eta moldiztegiko tipografiaz (Times New Roman 11 letra motarekin).

Oinarriotan xedaturikoari lotzen ez zaizkion lanak kanpo geratuko dira. Plantea litekeen edozein gorabehera lehiaketa antolatzen duten entitateek ebatziko dute eskumen esklusiboaz.

 

4.- Artikuluen aurkezpena

Artikuluak gutun azal itxian aurkeztuko dira, ezizenaz sinatuta, kanpoko aldean “Iritzi artikuluen lehiaketa 2020” adieraziz eta beste gutun azal batekin batera aurkeztuko dira ezizen eta lema berekin, barruan honako hauek dauzkalarik: egilearen izen-deiturak, helbidea, N.A.N.a, telefonoa eta posta elektronikoaren helbidea, unibertsitate txartelaren fotokopiarekin batera.

Horiez gain, hirugarren oinarriak agindutakoa betetzeko delako zinpeko adierazpena ere aurkeztuko da; hau da, artikulua jatorrizkoa, argitaratu gabea eta beste inongo lehiaketa zein txapelketatan saritu gabea izatea. Adierazpen hau lehenago aipatutako datu pertsonalekin batera jarriko da gutun azalaren barruan.

 

5.- Eskariak aurkezteko epea eta tokia

Lanak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 3an amaituko da.

Lanak hiru aletan aurkeztu edo igorriko dira UPV/EHUra (Arabako campuseko errektoreordetzara), bertako edozein erregistro orokor erabilita (www.ehu.eus/oficinas_registro.html webgunean zerrendatuta).

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 legearen 16.4 artikuluak ezarritako tokietan aurkez daitezke.

UPV/EHUren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetako erregistroen ordutegia astelehenetik ostegunera bitartekoa da, goizez, 9:00etatik 13:00etara; arratsaldez, 15:00etatik 16:30etara. Ostiraletan, udako lanaldian eta udaberriko eta neguko txandetan, 9:00etan hasi eta 13:00etara arteko ordutegia dute.

 

6.- Saria

Lehiaketaren saria 800 eurotakoa da, gai libreari buruzko iritzi artikulurik onenaren egileari emateko.

Zenbateko honi aplikatuko zaizkio indarreko legeriak ezarritako atxikipen fiskalak.

Beste alde batetik, epaimahaiak dotazio ekonomikorik gabeko bi accesit eman ahal izango ditu gehienez.

Sariak UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak eta El Correo-k espresuki antolatutako ekitaldian emango dira, garaiz jakinaraziko den datan.

Sari ekonomikoaz gain, artikulu saritua El Correoren iritzi artikuluen atalean argitaratuko da (Arabako edizioan).

Accesita jaso duten artikuluak ere argitaratu egingo dira.

 

7.- Epaimahaia

Epaimahaia, letra eta komunikazioaren arloetan aditu eta izen aitortuko espezialistek osatuko dute.

Epaimahaiaren osaera garaiz jakinaraziko da.

Lehiaketako epaimahaiaren osaerak errespetatu beharko du generoaren egungo ikuspegiak eskatzen duen parekotasuna.

 

8.- Balioespena eta ebazpena

Idazlanak balioesteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu, besteak beste, aintzat:

  1. Edukiaren edo hartutako ikuspegiaren originaltasuna.
  2. Gaiaren egungotasuna eta garrantzia.
  3. Idazketaren kalitatea eta testuaren egituratzea.
  4. Egokitzapen eta koherentzia argumentala.
  5. Proiekzio sozial, filosofiko, politiko zein beste edozein arlotakoa.

Epaimahaiak bere osakideen gehiengo soilaz hartuko du erabakia eta apelaezina izango da.

Epaimahaiak deliberazioetan sortutako gorabehera guztiak ebatziko ditu.

Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria emateke utz daiteke.

Ebazpena 2020ko apirilaren 22an jakinaraziko da eta UPV/EHUren iragarki tauletan eta webgunean eta El Correon argitaratuko da.

 

9.- Jabetza intelektuala

Idazlanak lehiaketa antolatzen duten entitateen jabetzakoak izango dira eta argitara eman eta erreproduzitu ahal izango dute, apirilaren 12ko 1/1996 legegintzako errege dekretuak 14. artikuluan egile gisa aitortutako eskubide besterenezinak ukitzeke.

 

EPAIMAHAIAREN EBAZPENA 2019

Epaimahaia

Santi de Pablo, Zuriñe Ortíz de Latierro eta Pedro Ugarte

Irabazlea

Artikuluaren izenburua:  Gasteiz-Trento: 3€

Egilea: Izei Permach Agirre