Musika

ARABAKO CAMPUSEKO MUSIKA TALDEEN I. LEHIAKETAREN OINARRIAK (2019)

Objeto: premiar a aquellos grupos musicales, de entre los que han participado durante el año 2019 en el pabellón universitario, que se distingan por la calidad de sus elementos de promoción y poder de convocatoria mediante la asistencia de público.

OINARRIAK

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Arabako Campuseko musika taldeen 1. lehiaketa deitzen du aurtengo 2019ko edizioan, honako oinarri hauekin bat etorrita:

1.- Deialdiaren helburua

Arabako Campuseko musika taldeen lehiaketak hainbat musika talde saritu nahi ditu, unibertsitate pabiloian 2019an esku hartu eta haien promoziorako elementuen kalitateagatik eta jendea erakartzeko ahalmenagatik nabarmendu direnak, hain zuzen ere.

Deialdi honek bat egiten du Arabako Campuseko Errektoreordetzak sustatzen dituen gainerako jarduerekin, beti ere kultur jarduera garatzeko eta campusaren akademiaz kanpoko jarduera aberasten laguntzeko.

 

2.- Parte hartzaileak

Lehiaketa honetako parte hartzailetzat joko dira 2019. urtean (urtarrila-urria), “EHU Kultura Araba” programaren esparruan, Arabako Campuseko unibertsitate pabiloian, esku hartu duten musika taldeak.

 

3.- Saria

Hiru sari emango dira, 250 eurokoa haietako bakoitza.

Sari horietako bakoitzari indarreko legeriak zehazten dituen atxikipen fiskalak aplikatuko zaizkio.

 

4.- Epaimahaia

Hiru kidek osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiko burua Arabako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria izango da.

 

5.- Balioespena eta ebazpena

Lanak balioesteko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

  1. Publizitate gisa erabilitako posterraren/kartelaren kalitatea.
  2. Jarduera zabaltzeko erabilitako promozio jarduerak.
  3. Kontzertura bertaratutakoen kopurua.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Epaimahaiak deliberazioetan sortutako gorabehera guztiak ebatziko ditu.

Epaimahaiak sarietako bat edo sari guztiak ez ematea erabaki lezake.

Ebazpena 2019ko urrian zehar jakinaraziko da eta UPV/EHUren iragarki tauletan eta EHU Kultura Araba webgunean argitaratuko da.

 

PREMIADOS

Reunido el jurado del

I. CERTAMEN DE GRUPOS MUSICALES DEL CAMPUS DE ÁLAVA de la Universidad del País Vasco UPV/EHU, compuesto por tres miembros del Vicerrectorado del Campus de Álava, han considerado que los grupos ganadores son:

“ALDAKAN”, “NUBLIA” y “SRTA. ESCARLATA”.

 

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de octubre de 2019.