Erakusketak

Erakusketa Erakusketa

POSOTIVISMO

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/12 Noiz arte: 2015/07/03, 19:00 - 21:00

Irudia

Deskribapena

Posotibismoa Gasteizen sortu zen  2014ko azaroan Arte eta Lanbide Eskolako eskultura lantegi barruan, eta artelanen lehengai, oinarri eta osagarri kafe-hondarrak  erabiltzetik datorkio izena.

Mugimendu posotibistak denok ala denok ere hondar izan eta lorratza uzten dugun kontzeptu eztabaidaezinean du oinarri. Dena da lorratza. Beraz, begiratzeko, sortzeko eta kolaboratzeko era berriak eragiten dituen bizi-jarrera da mugimendu posotibista.
Artearen beraren esparruan, mugimendu posotibistak sorkuntzaz egiten du hausnar  berau  gauzatzeko bide irekia eta publikoa eskainiz eta, orobat, esperientzia artistikoen trukaketa du heburu, norberaren garapena  eta bilakaera sustatzeko. Gauzak horrela bada, posotibismoa ez da inolaz ere Arte eta Lanbide Eskolako  lantegiko lagunetara soilik mugatzen, ez horixe!, artearekiko kezka eta ardura duen herritar orori irekitzen zaio aukera. Artelan/ perfomanze/instalazio posotibistak ekintza anonimoen gisara sartzen dira mugimendu barruan. Sinadurarik gabeko obrak dira.

Sorreratik bertatik, Arte Eskolako sarreran ostiralero berritzen diren ESPOSOZIOAK eginez plazaratzen ditu bere lanak talde honek. Egun arte hamazazpi esposozio burutu dira honako egitura komun hau ardatz:

  • Artelan bat (obra/perfomanzea/ instalazioa).
  • Ahal den neurrian, behintzat, POSO hitzaren silabak erabilita sorkuntza-lan horrixe lotzen zaion izenburu bat.
  • Sorkuntza-lan hori berori erreproduzitzen duen miniatura bat.
  • Sorkuntzaren beraren esanahiaz eta iradoki dezakeen ebokazio poetiko-literarioaz hausnar egiten duen idazki bat.