Musika

LA BIEN QUERIDA -kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/18 Noiz arte: 2015/09/16, 19:00 - 08:53

Irudia

Deskribapena

LA BIEN QUERIDA (Bilbo)

Lehenengo maketarekin argi eta garbi utzi zuen La Bien Querida-k benetan estilo berezia eta orijinala zuela. Haren abestiek abiapuntu soila zuten, maitasun eta desamodiozko olerki bikainek gogorarazten zizkiguten zaratarik gabeko Los Planetas-en lerroa, Sr. Chinarro-ren emoziozko intentsitatea edo The Magnetic Fields-en sentimendu biluziak. Haren nortasuna edozein estiloren gainetik −falmenko, rumbak edo elektronika direla− nagusitzen duen trebetasunak, eta hain berea den pop pluskuanperfektu horretara egokituz, aparteko kasua bilakatzen du La Bien Querida.

"Premeditación, Nocturnidad y Alevosía" laugarren lanarekin estatuko musika arloko proiektu pertsonaletako bat bihurtu da. Kontzertu honetan disko berria aurkeztu eta haren errepertorioko gai nagusiak errepasatuko ditu.
 

TOKIA: Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioan