Musika

RIVULETS -kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/11 Noiz arte: 2015/09/16, 19:00 - 08:51

Irudia

Deskribapena

RIVULETS (Denver – Colorado – AEB)

Rivulets-ek (Nathan Amundson-ek bere burua ezkutatzeko darabilen alter egoa) I Remember Everything aurkeztuko du. Disko horretan intentsitatea gauza primarioa bilakatu da, gogoan dugun Jason Molinak (Nahan-ek ordain elektrikoa eskaintzen dio diskoan "Ried on, Molina"rekin) apokalipsiko zaldiei dei egin balie bezala baxua eta bateria joz eta lehenengo planoan guztiz rock dinamikapean ez dagoen gitarra elektriko batek kraskatuz.

Urte batzuetan disko preziosistak eskaini ondoren, disko berrian Rivulets-ek bere talentu guztia bildu du bolumenaren alde, hainbatetan zalapartaren alde ere bai, ohituta gintuen lasaitasunezko paisaiak albo batera utzi gabe.
 
 Oraingo honetan Amundson, zenbait urtetan bira bakarka egin eta gero, luxuzko banda batek lagundurik egongo da, Magnolia Electric Co (aipatu dugun Jason Molina-ren azken taldea), Jennifer Gentle eta Jandek taldeetako kideez osatua.
 

TOKIA: Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioan