Musika

THE BRIGHT Kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/09 Noiz arte: 2016/02/03, 19:00 - 15:23

Irudia

Deskribapena

2015eko urriaren 16an "Líneas Divisorias" iritsi zitzaigun, The Bright duo leondarraren hirugarren albuma. Miryam Gutierrezek eta Anibal Sanchezek sustrai amerikarreko folka eraldatu, azeleragailua zapaldu eta anpliak saturatu dituzte, uda honetan Paco Locorekin Puerto de Santa Marían grabaturiko 11 single bizi-bizi ekartzeko.

Eta igartzen da aldaketa: soinuak berehalakoa dirudi, nahita egindako akatsak dituena, eta zenbaitetan gogora dakarzkigu New Wave estiloa, Blondie bera, The Cure taldearen gitarrak, Bowieren soinu saturatua. Denborarekin, bada, ikusi da Radio 3 kateak asmatu zuela errebelazio taldetzat hautatu zituenean "Soundtrack for a Winter's Tale" (Subterfuge 2011) beren lehen lanagatik. Orain, "Estados" (Subterfuge 2013) disko ilun eta egokiaren ostean, urteko ezustekorik handienetako bat izan zitekeena datorkigu.