Musika

HINDS Kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2017/11/14 Noiz arte: 2017/09/11, 19:00 - 12:37

Irudia

Deskribapena

HINDS (Madrid)

Unibertsitate Pabilioia 

Vitoria-Gasteiz

Hinds (lehenago, Deers) 2011n Madrilen Espainian sortutako talde bat da. 2013n bueltatu ziren, haien talde gogokoenetako batzuen bertsioak argitaratu zituztenean; 2014an, berriz, Bamboo eta Trippy Gum argitaratu zituzten Bandcampen, eta nazioarteko hedabide ugarik arreta jarri zieten. Ordudanik, Bretainia Handian, Frantzian, Portugalen, Alemanian, Norvegian, Herbeheretan, Tailandian, Australian eta Estatu Batuetan aritu dira jotzen, eta kontzertu askotan kartel buruak izan dira. Hasieran, taldearen izena Deers zen (‘oreinak' ingelesez), baina aldatu behar izan zuten 2014an, antzera deitutako kanadar talde batek adierazi baitzuen Deers izenak nahasmena sor zezakeela. Orduan, taldeak izena aldatu zuen, eta Hinds hartu (‘orein emeak'), ofizialki 2015eko urtarrilaren 7an.

Garaje rock, garaje pop, surf eta lo-fi taldetzat jotzen dira, eta askotan rock talde ugarirekin parekatu dituzte, adibidez, Velvet Underground, The Pastels eta 60ko hamarkadako beste talde batzuk. Aldiz, taldeko neskek Black Lips, Ty Segall, The Parrots, The Strokes, The Vaccines  eta Mac DeMarco aipatu dituzte haiengan eragin handiena izandakoen artean.