Musika

THE SAINTS -kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/15 Noiz arte: 2015/02/17, 19:00 - 09:39

Irudia

Deskribapena

THE SAINTS (Brisbane – Australia)

The Saints itzuli da, disko berri batekin! Chris Baileyk zuzendutako talde australiarrak pultsua hartu dio gaurkotasunari, lan luze batekin (LP bikoitza): King of the Sun/King of the Midnight Sun (Fire Records). 2014ko azaroaren 17an jarriko da salgai. Taldea punk-aren aitzindari izan zen 70eko hamarkadan, eta ondoren lurralde pop-agoetara hurbildu ziren, melodiaren eta erritmo eta gitarra oldarkorren arteko bateratze perfektuaren bila. Bruce Springsteenek itzuli die ospe apur bat, euren kanta klasikoetako bat (Just Like Fire Would) jaso duelako bere azken diskoan. Halaber, zuzenekoetan interpretatu du eta sasoi guztietako kanta gogokoenetako bat duela adierazi du. Bob Geldof-ek ere asko goraipatu zuen The Saints; zehazki, hau esan zuen: "Sex Pistols, Ramones eta The Saints taldeei esker aldatu zen rocka 70eko hamarkadan". Baileyk eta bere taldekideek lan berri hau aurkeztu digute orain. Bi alderdi azaldu dituzte: alde batetik, estudio batean grabatutako disko bat, oso landua eta konponketekin; beste alde batetik, kanta set berbera, baina zuzenekoan, soinu freskoagoarekin eta biziagoarekin.

 

TOKIA: Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioan