EHUkultura Bekak: Saridunen obrak
Noiz eta non
2026/04/20, 17:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Zikloa
UDABERRI KULTURALA
Deskribapena
2026-04-20 17:00 Inaugurazioa, proekzioak, solasaldia, musika zuzenean eta luntxa
17:00 Bizkaiko Campuseko eta komunikazio Errektoreordearen ongietorria, Estitxu Garai
17:10 Talde irabazleen hitzaldiak: AKUSTISYM / IIII COLECTIVA / HOGEITABOST´/ LAIOTZA / QUIROMANTES
17:35 Proiekzioak “EXODUS Dokumentala”// “EGUNEROKO LEGEZ” film laburra
18:10 Erakusketak ikusteko denbora, musikarekin eta luntxarekin batera
AKUSTISYM: "Ikusezinaren isla"
Ikus-entzunezko istalazioa, murgiltze bidezkoa eta sentsoriala.
ntzuteko eta beste era batera ikusteko gonbita egiten duen esperientzia da. Ingurunea aktiboki entzutea planteatzen dugu, espazioak eta mugimenduak gure pertzepzioak alda ditzaketela erakutsiz.
IIII COLECTIVA: "Malas Yerbas"
Ikus-arteak. Queer identitateen eta irudizkoen arteko harremana aztertzen duen argazki-proiektua.
Argazkiekin batera testu poetikoak daude. Argitalpen-proiektuak gogoeta egiten du muntairen eta mozkortzearen edo mugen urratzearen ideiaz.
HOGEITABOST: "Exodus"
Euskarazko dokumental esperimentala. Iraganeko akatsek hondatutako gizateriaren inguruan ardazten dena. Gehiegikeriek eta abusu sistematikoek suntsitutako mundu batean, Degradatuak deituriko talde bat bizirauten saiatzen da giro hotz, oldarkor eta zapaltzaile batean.
LAIOTZA taldea: "Eguneroko legez"
Goizero autobus berean elkartzen dira lanera doazen lau emakume. Hamar minutuko bidaia horretan, errutinaren itotzetik ihesi, gizartearen ispilu bihurtzen diren bizipenak partekatzen dituzte. Bakoitzak bere zama darama, bidaia horretan desagertu egiten dira pisu horiek guztiak.
QUIROMANTES taldea: "La rua azala"
Piezas cerámicas, entendidas como cuerpos con su propia piel que dialogan simbólicamente con la piel urbana de la que proceden. Se desarrollará una metodología basada en la recolección de texturas tridimensionales mediante moldes de alginato y texturas bidimensionales a través de la fotografía.