Eduki publikatzailea

Zinema eta solasaldia: "Ez gera alferrik pasako" Lurdes Iriondoaren dokumentala

Noiz eta non

2026/03/16, 15:30

Kokapena

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Dokumental honek Lurdes ezagutu eta bere lana erakustea du xede, eta hainbat gai lantzeko bidea ere emango dio egileari: emakumearen papera gure historian, erreferenteen beharra norberaren identitatea sortzeko… Eta, zein arrazoi egon liteke Lurdes bezalako emakume batek egindako lan handia ez ezagutzeko? Nahita ala nahi gabe ezabatu, ezkutatu eta isildu al da? Nekez uler daiteke eta halako hutsik.

“Euskal Herriaren nobia”, “Joan Baez euskalduna” eta “Ez Dok Amairuren musa” deitu izan zaio Lurdes Iriondori. Berari buruz hitz egiten ala idazten denean, oraindik ere aipatzen dira termino hauek. Garai baten oihartzun direnak, kalterik egiten ez duten klitxe vintage batzuk balira bezala.

Proiekzioaren osteko solasaldia Inge Mendioroz (zuzendaria) eta Idoia Garzesekin (gidoilaria). Moderatzailea, Izaskun Rodríguez. 

Sarrera doakoa

Hizkuntza: euskara