Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

null

Zatoz UPV/EHUren Barroko sasoiko Kontzertura Bilbon

Noiz eta non

2015/12/17, 20:00

Argazkia/ Fotografía: Aula Boreal

Deskribapena

NON: Bizkaia Aretoa UPV/EHU
              Abandoibarra, 3, Bilbao
NOIZ: 2015eko abenduaren 17a (20:00etan).

*Gelan sartzea librea eta doakoa izango da.

Azaroaren 17an egingo dugu Gabonetako kontzertua, arratsaldeko zortzietan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon. Aurten ere Patxi García Garmilla Patxi García Garmilla izango da gurekin: Zientzia Fakultateko geologoa da, eta, era berean, musika barrokoan espezializaturiko organista aditua. Hark zuzentzen duen Aula Boreal taldeak musika barrokoa joko du; etengabe ikertzen dute kontzertu eta argitalpenetan jasota dagen musika mota horren inguruan.

Egitaraua:

Salvador de Sancho Iturmendi (ca.1687 – 1754) (*)

  • Te lucis ante terminum.
    (1.oa Completas. himno, Te lucis sobre el metro de el tiempo & Versos Inmanus tuas Dnê al estilo ytaliano. Voz sola con ynstrumentos y Respuesta a 4.)
  •  Baile de las Serenatas.
    (Solo, â Dúo, y â Quatro con violis, violón y demás Acompañas Para las fiestas de Na Sa de el Rossario, en la Villa de Medinaceli, Año 1719.)

Antonio Vivaldi (1678 – 1741)

  • Gloria

Domenico Bartolucci (1917 – 2013)

  • Adeste fideles
    (atxi García Garmillak egindako koru eta orkestra moldaketa)

(*) 2012an, Andrés de Algarabel y Arroyoren musika lanari buruzko monografia argitaratu zuen UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak. Musikari horren lanen kontzertuek izugarrizko arrakasta izan dute, bereziki Sorian. Hori dela eta, haren irakasle izandako Salvador de Sancho Iturmendiren (Medinaceli, ca. 1687 – Sigüenza, 1754) ekoizpenari heltzea erabaki dugu. Ia-ia Johann Sebastian Bachen garaikide izan zen, eta XVII. mendeko espainiar estiloaren eta XVIII. mendeko europazaleagoaren arteko musika landu zuen; alabaina, Medinaceli eta Sigüenza herrietan baino ez zituen eman kontzertuak. Osasun arazoak zirela eta, ezin izan zuen musikarik eta lanik egin bere bizitzako azken hamabi urteetan, baina, hala eta guztiz ere, korurako 63 erlijio lanez osaturiko ondare bikaina utzi digu. Lan horietako asko bi korutarako eta zortzi ahotsetarako dira, eta badaude musika tresnez lagundutako ahots bakarrerako obrak ere, hala gaztelaniazkoak nola latinezkoak.