Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Dantzaldia. Nazioarteko Dantza Jaialdia 2020

Noiz eta non

2020/12/03, 18:00

Irudia

Deskribapena

 

EXPLICA DANZA / HITZALDI DANTZATUAK I eta II

TONI JODAR – BDD - Bartzelona

 

  • Abenduak 3

  • Baroja Aretoa . Bizkaia Aretoa-UPV/ EHU

Doako Sarrera. Edukiera mugatua Covid-19 neurriak jarraituz.

Streaming bidez jarraitzeko sakatu HEMEN

 

Dantza moderno eta garaikidearen azalpena

(I. azalpena) - 18h

 

Toni Jodar Espainia eta Kataluniako dantzari esanguratsuenetariko bat da dantza garaikidearen alorrean, eta proposatzen diguna da dantzaren historia era bitxi batean azaltzea.

Beraren gorputzarekin irudikatzen du dantzaren denboraren iragatea, eta bere eskarmentua eta umorea baliatzen ditu “perfomance pedagogiko” bat egiteko, berez sormenezkoa eta entretenigarria dena. Dantza klasikotik garaikiderainoko bilakaera erakusten du, erreferentzia eginez gorputzak mugimenduan bere burua adierazteko erabiltzen dituen genero eta formei.

  • Adierazlea: Toni Jodar
  • Gidoia: Toni Jodar
  • Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Víctor Molina
  • Irudia: Toni Roura
  • Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
  • Zuzendari kideak: Beatriu Daniel eta Toni Jodar

 

Hitzaldi dantzatu bat. Gaurko joerak

(II. azalpena) - 19:30h

 

Proposamen honek jarraipena ematen die bere aurreko piezako edukiei: Toni Jodar explica la Danza Moderna y Contemporánea.

Una confererencia bailada-ren xedea da publikoaren itaun honi erantzutea: ‘Eta Pinaren ostean, zer?’, jatorrizko piezaren jarraipen legez: Toni Jodar explica Danza Moderna y Contemporánea.

Toni Jodar-en kontakizuna bere ohiko formatuan azaltzen da, hau da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Orain dela gutxiko historiaz eta gaur egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dizkioten maisu-maistrak gogora ekarriz. Azalpenean zehar gorputzak astindu dituzten dantzaren erreferenteengandik eta gure mundua eraldatu duten gertaeretatik igaroko gara. Paradigma aldaketa horretan joera askok eta askok egiten diote beren ekarpena forma berrien fusioari eta esperimentazioari eta tradizioen berrirakurketari.
 

  • Adierazlea: Toni Jodar
  • Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Helena Tornero
  • Irudia: Jordi Soler eta Àlex Serrano
  • Argiak: Irene Ferrer
  • Edukien ikerketa eta prestaketa: Bàrbara Raubert eta Toni Jodar
  • Komunikazioa: Sara Peralta eta La Taula
  • Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
  • Zuzendari kideak: Beatriu Daniel eta Toni Jodar