Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Ausartuko zara dantza egiteko eta euskaraz hitz egiteko metodologia berritzaile bat probatzen?

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10 Noiz arte: 2016/06

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
2015, Erromeria Bilboko Aste Nagusian [Argazkia: AIKO Taldea]

Deskribapena

Abangoardia eta tradizioa, "Dantzaldi ibiltaria". Urriaren 5etik aurrera, astelehenero, Bizkaia Aretoan (Bilbo, Abandoibarra, 3).

Euskal dantza tradizionalen ikastaroak @EHUkulturako jardueren barruan daude, eta Bilbon emango dira, urritik ekainera arteko astelehen guztietan. Gainera, ikasleei kredituak emango zaizkie ikastaroa egiteagatik,  indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz (II. kapitulua, 11. artikulua). Izena emateko, egin klik HEMEN.

 

 

Ausartuko zara dantza egiteko eta euskaraz hitz egiteko metodologia berritzaile bat probatzen?

Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko Errektoreordearekin AIKO Taldeak sinaturiko akordioari esker, Euskal Herrian zehar izaten diren erromerietako euskal dantzak ikasteko aukera dugu Bilbon, Sabin Bikandi 2015ean MAX sariduna den Etnomusikologiaz adituarekin.

Proiektu honi "Dantzaldi Ibiltaria" deitu diogu, herri kulturan, abangoardia eta tradizinioa , bidean dantzan eginez gauzatzen delako.

UPV/EHU barruko ikasleek eta bertako behargineek aparteko matrikula dute [eta trukean kreditu bat lor dezakete astelehenetan kultur-jarduera honetan parte hartzeagatik], baina kaleko edozein apuntatu daiteke. Zabalik dugun proiektua da eta  Euskal Herriko Unibertsitatean urte beteko esperientzia ederra izan da: dantzez gain, euskal abestien saioak, umeekin lantzeko kantak eta erritmoak ikasi ditugu. UPV/EHUren Uda Ikastaroa ere landu genuen "Tradegin: Tradiziozko Dantza garaikidea egin"eta Arratiako Areatzako plazara eraman genituen matrikulatu ziren 80 ikasleak.

2015.eko oraingo ikasturte hasieran, Irailaren 24an eta 25ean, Erasmus ikasle berriekin dantza saio berezia landu zen Basque Culture, Language and Media ikasgaiaren barruan.

Udazkena hasi da eta dantza gehiago ikasteko aukera dugu Bilbon, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3). Bi txanda daude, arratsaldeko 18.00etan oinarrizko formazioa eta ondoren, 19:30etan, hurrengoko txandan, dantzagunea, apur bat gehiago dakiten ikasleentzat.

Urriko saioak doanez dira. Ikusten baino ez bada, etorri zaitez!

DANTZALDI IBILTARIA proiektua UPV/EHUn (Bilboko Bizkaia Aretoan)
- Oinarrizkoa: 18:00-19:30
- Dantzagunea: 19:30-21:00

 

 

...

 

Informazio gehigarria