Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

"Los Demonios del Edén" dokumentala

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/10 Noiz arte: 2015/11/04, 19:00 - 09:45

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

La Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea participa en la décima edición del "Festival Contra la Censura"en Bilbao, con la proyección de un documental y posterior debate con la cineasta mexicana Alejandra Islas y la criminóloga vasca Patricia Bárcena, el 10 de Noviembre a la siete de la tarde.

Los Demonios del Edén, 2007, dokumentala. Emanaldia eta hitzaldia.

Dokumentalaren laburpena: Lydia Cacho feminista eta kazetariak Cancungo pederasta bati babesa ematen dioten botereei aurre egitean burutzen duen borrokaren inguruko kronika da.

2005ean argitaratutako liburuan, Los demonios del Edén , sexu-abusuen biktima ziren haurrei, ahotsa ematean, kazetaria bera ere krimen antolatuaren biktima bilakatzen da (atxilotua izanik eta difamazioa leporatuta).

2005tik 2007ra, Lydia Cacho bere buruaren defentsaz arduratu da eta botere-mailari gogor eusten dioten enpresari eta politikari ustelak lotzen dituen sareak salatu ditu.

 

Pelikularen ostean, ikusleekin berba egiteko prest izango dira bi aditu:

Alejandra Islas

Alejandra Islas-ek UNAMaren (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan) Zinematografia Ikasketen Unibertsitate Zentroan ikasi zuen. Gaur egun gidoigintzan, dokumentalgintzan eta irakaskuntzan dihardu.

Hogei sari eta aipamen baino gehiago jaso ditu bere dokumentalengatik: Iztacalco, El caso Molinet, El círculo eterno, Muxes: auténticas, intrépidas, buscadoras del peligro, Los demonios del Edén eta El Albergue.

Kubako EICTVen (NazioartekoZinema eta Telebista Eskola) hainbat ikastaro ematen ditu.

2000 urtetik Moreloseko Estatuko Unibertsitate Autonomoko Arte Fakultateko irakaslea da. Moreloseko "Festival de la Memoria: Documental Iberoamericano" jaialdiaren sortzailea eta zuzendaria da.

2007tik. epaimahaikide izan da Zinematografiako hogei bat jaialditan.

Gaur egun dokumental interaktiboan murgilduta dabil eta La luz y la fuerza film luze dokumentalean lanean dihardu.

Patricia Bárcena García

Abokatua eta kriminologian diplomatua izanik, bere ibilbide profesionala giza eskubideen defentsari lotuta dago. Atzerritarrei buruzko zuzenbideko eta nazioarteko babeseko espezialista da. Mexiko, Guatemala zein Kolonbian giza eskubideen inguruko nazioarteko hainbat behaketa-misiotan parte hartu du. Horrez gain, zinema eta giza eskubideen jaialdietan parte hartu ohi du ("Zinexit", "Giza Eskubideen zinemaldia. Filme Sozialak. Zinema Ikusezina").

Gaur egun, CEAR-Euskadi elkarteko (Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin) zuzendaria izateaz gain, abokatutzan eta asilo-eskubidearen eta atzerritartasunaren arloko irakaskuntzan dihardu.

2012.tik, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren gobernu batzordeko kide da.

 

+ ZENTSURA AT:

Aunque la programación del evento continúa apostando por la música como principal ingrediente, también tienen cabida otras disciplinas artísticas y actividades como la literatura, el periodismo, la pintura, el cine o la defensa de los derechos humanos en general. Por tanto, además de a los conciertos se podrá asistir a exposiciones, conferencias, mesas redondas con artistas, músicos, escritores y cineastas; y proyección de películas y documentales. Todo ello con un denominador común: los creadores y participantes de todas estas manifestaciones son artistas censurados o que luchan por mostrar y denunciar la injusticia de una música acallada, una imagen censurada o una información silenciada.