Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

esZena: Fakiu (antzerkia)

Noiz eta non

2017/05/24 2017/05/24, 19:30 - 22:37

Irudia

Deskribapena

FAKIU

ATX Teatroa

 

  • Maiatzak 24

  • 19:30

  • Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3. Bilbao)

  • Sarrera dohainik

 

Fredi Paiaren testu alegorikoa abiapuntutzat hartuta, antzezlan honetan hiru pertsonaia aurkezten dira, forma eta modu askotara: Sistema, Sistema aplikatzen duena eta Sistema pairatzen duena.


Adierazkortasuna Atx Teatroaren zutabeetako bat denez, aurreko lanetan bezala, aktoreek marrazki bizidunetako dinamika jarraitzen dute. Berehala alegatu politikotik ekintza basatira, gerrillako antzerkira pasako dira, pertsonaia sobredimentsionatuak landuz eta publikoaren hesteak (eta ez intelektoa) elikatzeko.


Sorpresa berezia ere badago ikusleentzat. Aktoreek obra moztuko dute, publikoari interpelazio hutsa eginez eta haiek izango dira obraren amaiera erabakiko dutenek.

 

Mahia ingurua (antzalanaren ondoren)

 

Jule Goikoetxea. UPV/EHUko irakaslea
Fredi Paia. Testuaren sortzailea. Bertsolari eta kazetaria