Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Arte Ederren Fakultateak Bizkaia Aretoa argiztatuko du Bilboko Gau Zurian

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/18 Noiz arte: 2016/06/15, 22:30 - 13:59

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 18an, larunbata, 22:30etatik aurrera, Bizkaia Aretoaren fatxadan (Abandoibarra etorb. 3, Bilbo), videomapping bat proiektatuko dute UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterreko ikasleek. 8 bideo txiki edo animaziok osatuko dute pieza eta, honek, ‘Bi pareta, EHUn argi' izenburua darama.

Bizkaia Aretoak kubo itxurako forma geometriko eta espaziala du, zeinari iskina batetik beste kubo bat kendu dioten eta barrualdeko iskina berezi berri bat sortu dioten. Videomappingaren proposamen teknikoak hainbat lan bisual digital proiektatuko ditu Guggenheim aldera ematen duten eta aipatu iskina sortzen duten bi paretetan.