Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

null

Y todo por Amor

Noiz eta non

2019/11/27, 19:30

Deskribapena

 

Y TODO POR AMOR

 

  • Azaroak 27
  • 19:30
  • Mitxelena aretoa. Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

 

Hogei urte baino gehiagoko talde saiatu eta nekaezina da. Asko entseatzen dute, mahuka motzetan nahiz lumazko jaka jantzita, kutxa beltzean nahiz horma zuriko lonja batean, Bilboko auzo-etxeetako edozeinetan nahiz Erriberako lokal berrituetan. Izan ere, talde honetako antzezleek jaungoikoa izaten dakite. Bakarra eta asko dira ikuskizun guztietan, baina, azken honetan, gainera, maitasunaren forma guztiak hartzen dituzte: ukitze hutsaletik erabateko gogaitasuneraino, obsesiotik eta itxaronaldiaren ziurgabetasunik ere igaroz.

Itziar Lazkanok, muntaia honen zuzendari irmoak, bidaia bat antolatu nahi du publikoarekin, emozioek sortzen duten nahasmenean barrena. Alabaina, ikuslearen konplizitatea bilatzen du gai erabat kaotikoetan ere: maitemina, ulertezintasuna, gizarte rolak eta itxaropen faltsuak. Eta hori guztia eszenen eta errezitazioen jolas baten bidez. Zure memoriak sasoi onean egon beharko du horiekin guztiekin zerbait eraikitzeko.

Obra honetan ez duzu konponbiderik edo bukaerarik aurkituko, baizik eta bideak, hitzak eta neurtitzak. Ez duzu musikalik aurkituko, garai bateko hit-ak jotzen dakien banda bat badago ere. Ez duzu koreografia distiratsurik aurkituko, baina begiratu koreografiei ispiluari bezala. Ez duzu logikarik aurkituko, Maitasuna aletzen duten testuak baino ez.

Eseri eroso eta sentitu eroso. Arreta jartzen baduzu eta erlaxatuta eta arriskatzeko prest bazaude, gurekin batera bidaiatu ahal izango duzu Maitasuna izeneko poliedro konplexua osatzen duten linea horietan –batzuetan erpinak, besteetan ertzak–.

Ongi etorria zara. Dena da Maitasunagatik.

 

Zuzendaria eta antzerkigilea: Itziar Lazkano

Zuzendariaren laguntzailea: María Cerezuela

Testuak: Quim Monzó, Karmelo C. Iribarren, Roger Wolfe

Antzezleak: Ana María Llamas, Ainhoa Bazterrica, Mikel Ibáñez, Iñigo Sourrouille

Musikariak: 3 Devils

Gitarra: Jorge Gros

Perkusioa eta ahotsa: Eduardo Landeta

Ahotsa eta gitarra: Irrintzi Ibarrola

Argiak eta errejidore-lanak: CIFP Tartanga LHII, Irune Suso, Koldo Benito, Iker Muruaga

Laguntzaileak: Antonio Sourrouille, Miriam Ocariz, Eduardo Sourrouille, Patxo Landa, Jon Casamayor, Teresa Ormazabal, Felipe Loza, Sucesores de Aldama

Ekoizpena: 7GRADOS