Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Indie+ Festival

Noiz eta non

2019/03/01, 20:00

Deskribapena

Martxoak 1 eta 7

Mitxelena aretoa

20:00

Sarrera libre aretoa bete arte

 

Matxoak 1

THE MANI-LAS

Mariana Pérez, Olaia Bloom eta Maika Makovski artistek osatzen dute The Mani-las, 2'30"ko eromenezko erritmodun abestiekin eta jarrera pipertsuarekin dena lehertzeko asmoz gurera iritsi den rock and roll taldea. Abesteko gogoa jartzen duten melodia eta koroak, ukabilkada bat bezain zuzena den errepertorioa eta etenik gabeko dibertsioa, pijama festa baten parekoa; horiexek dira Frankensteinen mustroaren beraren torlojuak saltarazteko gai den hirukote indartsu honen osagaiak. 

Mariana Pérez –Sonic Trash, Rubia eta Cora Bloom– baterian; Olaia Bloom –Las Culebras eta Cora Bloom– gitarran; eta Maika Makovski abeslari eta aktorea abesten eta baxuan. Elkarrekin, punk-rock, rock&roll, art rock eta gogora etortzen zaien beste edozerren erritmoan dantzan jarriko gaituzte.

 

LUKIEK

Josu Billelabeitia (ahotsa eta gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodriguez (bateria) dira Lukiek. Rock alternatiboa egiten dute, euskaraz.Taldea 2015eko otsaila bukaeran jaio zen. Garai hartan euren abestiekin eta zenbait bertsiorekin osatutako errepertorio bat egin zuten, jaioterrian (Mungia) noizean behin kontzertuak jotzeko. Alabaina, taldekideek alboan zituzten beste proiektu batzuen eraginez, ez zuten lortu taldeari jarraikortasuna ematea. 

Horixe izan zen egoera 2016ko udazkenera arte; izan ere, urte horretan aukera izan zuten urtea bukatzeko Donostian eta Gasteizen jotzeko, DMA’s eta Zea Mays taldeekin batera, hurrenez hurren. 2017an, taldearen jarduera areagotu egin zen, eta 2018an Euskal Herriko hainbat txokotan jo zuten, harrera onarekin.

 

DEKOT

Dekot hiru tiporen bizilekua da. Hauek taldearen izena indie- rock alternatiboaren geografian idazten saiatzen dira. Euskaraz abesten dute ingelesezko abesti bat edo beste tartekatuz. Eurena kontraste handiko musika da, klaustrofobia diote estilo berean aritzeari. Letrek kritikari buruzko kritikaz, kontraesanetaz eta hausnarketa ez oso profesionalen inguruan hitz egiten dute. 2016an Euskal Herriko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten eta gutxira Ebrovision jaialdiaren lehiaketan ere garaile atera ziren. 

2018an«Demak» diskoa kaleratu berri dute Haritz Harreguy ekoizle ospetsuarekin batera. Hainbat tokitan aurkeztu dute eta orain dela gutxi Durangoko Azokan egon dira ere. Mundaka Festibal- aren data gorriz markatuta dute haien egutegian.

 

Martxoak 7

TULSA

TULSA deitzen da Miren Iza gipuzkoarraren (Irun, 1979) unibertsoa. Musika munduko lehen urratsak Electrobikinis taldearekin eman zituen. Punk-rocka eta surfa ingelesez. «Electrobikinis»taldea 2002an banatu zen; une horretan, Miren Iza abestiak idazten hasi zen, gaztelaniaz. Ukitu folk-rock amerikarra duten emozioz beteriko narrazioak. 2017an, bere azken diskoa grabatu eta editatu zuen, «Centauros» (I*M Records), Angel Luján eta Charlie Bautistaren ekoizpenarekin.

 

MARÍA JOSÉ LLERGO

María José Llergo olibondo artean hasi zen kantatzen, literalki. Aitonak –flamenko– kantari autodidaktak Pozoblancoko (Kordoba) lur-zatitxoa lantzen zuen bitartean eman zizkion ikasgai garrantzitsuenak, eta hark kontatzen duenez, neskatilak negar egiten baino lehenago ikasi zuen abesten. Orduz geroztik, musika klasikoa, modernoa eta jazza ikasi ditu, baina sustraiak flamenkoak ditu. Tradizioaz elikatzen da, baina oso modu pertsonalean interpretatzen du; izan ere, harentzat Andaluziako kultura etengabe ari da aldatzen, eta badaki artea sentitzen duen horrena dela.

«Maitasuna, tristura eta ulertu ezina nire arbasoek sentitzen zuten bera da, baina ni XXI. mendean hazi naiz, eta neure modura adierazten dut». Fusio horretatik sortu ditu lehen singleak: «Niña de las Dunas»,«Ya se sabe la Luna» eta «Nana del Mediterráneo».

 

FAZ

Itziar Baiza eta Nacho Mur dira FAZ, unibertso propio bat eraikitzeko herri musikaren esentzia bilatzen duen musika-proiektu berria. FAZ zuzenekotik eta zuzenekorako sortu da. Emaitza izen bereko disko batean jaso da, ahotsa eta gitarrarekin. 2017ko uda hasieran atera zen merkatura. Disko hori bidaia bat da, abestiaren egoera oinarrizkoenetik abiatuta, berezko identitatea duen soinu sare konplexu batean galdu arte.

Itziar Baiza (Madril, 1986) zuzeneko musikaren Madrilgo eszenako musikagile eta bokalista ezagunak eta Nacho Mur (Madril, 1989) esperientzia handiko gitarra jole eta ekoizle ezagunak (La M.O.D.A., ELE, Cómplices, Virginia Labuat, Manolo Tena, Fredi Leis...) osatzen dute FAZ.