Arte Eszenikoak

Info_Suscríbete

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Lekuz Leku 2017 (Suddenly. Jaiotz Osa)

Noiz eta non

2017/06/24 2017/06/24, 20:00 - 22:41

Irudia

Deskribapena

Suddenly

Jaiotz Osa / Euskadi

  • 20:00

  • Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3. Bilbao)

  • Sarrera dohainik

 

Pieza, bihozkada horietatik abiatuta sortu da. Burutazio horiek, arrisku baten aurrean gaudela ohartarazten gaituzten seinaleak besterik ez dira, garunak kontuz ibiltzeko gogorarazteko erabiltzen duen sistema bat. Baina zer gertatuko da bihozkada horiei kasu egitea erabakitzen badut? Zer salto egiten badut? Zer musukatzen badut?

Pieza honek, bihozkada hauei jarraitzearen ondorioak islatzen ditu. Batzuetan, erokeria hauei esker jarraitzen dugu bizirik, oreka neutro batean bizitzea baino askoz aberasgarriagoa baita jauzi egitea.
Lenguaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da suddenly, inguruarekin eta publikoarekin erlazionatzen dena. Hortarako, non dantzatuko den eta bertako baldintzak kontutan edukiko dira. Honez gain, benetako arreta jarri dugu arropa eta musikan,
koreografiak bezainbesteko garrantzia izango baitute.