Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

null

Lekuz Leku 2018

Noiz eta non

2018/06/29, 20:00

Deskribapena

 

  • 20:00

  • Bizkaia Aretoa (Abandoibarra, 3. Bilbao)

  • Sarrera libre aforoa bete arte

 

XIII. Lekuz Leku (Acieloabierto sareko kide) edizio honetan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune bakoitzerako sorketa bereziak eginda.

  • Lekuz Leku jaialdiaren programazioak dantza pieza laburrak eskaintzen ditu, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.
  • Hiriaren eta Koreografia Lanaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta mugimenduaren artean.
  • Ondare artistikoaren balioa berresten du:  dantzaren bidez, ibiltariak plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen ikasten du, eta lekua beste modu batera ikusten doa.
  • Sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.

 

Birdy

Lai Hung-chung / Taiwan

Lai Hung-chung koreografo taiwandarraren Birdy lanak lortu zuen Burgos & New York Koreografiako 16. Nazioarteko Lehiaketaren Dantza Garaikideko lehen saria. Lehiaketa uztailaren 26tik 28ra egin zen.  Lai-ren lana gizakiaren beldurren antzezpen bat da. Antzezpena dantzaren bidez egiten da eta dantza bera beldur horiek gainditzeko gai dela erakusten da.

 Birdy koreografo taiwandarrak konposatzen duen bigarren lana da. Watcher izeneko bere lehen lanak Hannover-ko (Alemania) Koreografoen 31. Nazioarteko Lehiaketan hirugarren postua eta kritikaren saria eskuratu zituen.

 

Biraka

Nerea Martínez Martín / Euskadi

Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko berdintasunei eta desberdintasunei buruzko hausnarketan oinarritzen da pieza hau. Euskal kulturarekin, historiarekin eta hizkuntzarekin elkarrizketa koreografikoa egiteko eskatzen dit senak, tradizioaren osagaiak erabilita, mintzaira koreografiko garaikidearen bidez eraberritzeko.

Musikarako txalaparta aukeratu dut; izan ere, hasieran jendeari deitzeko erabiltzen ei zen eta bere erritmo tradizionalen bidezko bilakaeran erabilera eta material berrietara egokitu eta bereganatu ditu, tinbre eta melodia berriak sortzeko.

Eszenatokia toki pertsonal batetik dantza adierazteko espazioa da, sustraien barrenean sortzen dena (jatorria eta hasiera), behar duen guztia xurgatzen duena euren edo beste batzuen inguruan biraka (bilakaera)  aberastuz eta espazio berri bat, neurea, sortuz.