Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

null

MikroesZena (antzerkia+dantza+musika)

Noiz eta non

2019/11/14, 19:00

Deskribapena

MikroesZena

Antzerkia/dantza/musika

 

Azaroak 14

19:00

Chillida / Oteiza Aretoak. Bizkaia Aretoa-UPV/EHU.

Sarrera libre aforo bete arte

 

  • 19:00

Zom2 (Antzerkia - euskeraz)

Ikuskizun ikaragarria zela pentsatu zuen Ainarak: eraikuntza zahar eta herdoildu hori bertan behera erortzen ikustea. Etorkizun loratu bati bidea emango dion hildako bat besterik ez baitzen! Baina batzuetan hildakoak bakean uztea da aukerarik hoberena.

Testua:Mikel Fernandino.

Antzezleak eta zuzendaritza:Aitor Fernandino eta Patricia Urrutia.

 

  • 19:30

BUENAS NOCHES, MADRE  (Antzerkia – castellano)

‘Buenas noches, madre’ cuenta, en un cerrar de ojos, un viaje que habla de la falta de comunicación, de los encuentros y desencuentros que recorren a través de sus vidas una madre y un hijo. Una pieza sobre la soledad, el amor, las dudas, las preocupaciones… con una parada obligatoria, la de las despedidas. El trabajo es una reflexión acerca de lo paradójico de la relación más profunda, intensa y compleja del ser humano y tan común y universal.

Compañía: Cuatrocajas.
Autor y director: Unai Izquierdo.
Intérpretes: Itziar Lazkano y Diego Pérez.

 

  • 20:00

GORPUZTU (Dantza)

Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizuna da, zuzeneko musikaz lagundua. Ikuskizunaren gai nagusia orekaren bilaketa da.

Borroka bat da, lasai egoteko, zarata isilarazteko, karga eta errua arintzeko eta animaliak lasai lo egiteko leku bat aurkitzeko borroka.

Erlijio batzuetan eta une jakin batzuetan gorputza nola erabiltzen den ikusteko eginiko ikerketa bat du abiapuntu.

Gorpuztu sortzeko, gorputza hainbat zatitan bereizi da, otoitz egiteko unean egiten diren mugimenduak behatu dira eta zenbait erlijiotan presente dauden kontzeptuak landu dira, hala nola errua, penitentzia, transzendentzia, sumisioa eta abar.

 

Sortzailea Eva Guerrero
Antzezlea Garazi Lopez de Armentia
Koreografia baterako sorkuntza
Musikaren konposizioa eta interpretazioa Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Yolanda Bustillo
"Estilos internos chinos" lana Aritz Aresti
Jantzien diseinua Azegiñe Urigoitia
Eszenografiaren diseinua ATX Teatroa eta DOOS Colectivo
Argien diseinua Arantza Heredia
Ekoizpena Jemima Cano

Iraupena: 20 minutu

 
  • 20:30

Beñat Antxustegi  (Musika)

Physis versus Nomos Beñat Antxustegi gitarjole donostiarraren bakarkako proiektu musikala da. 2010 urtetik 4 disko argitaratu ditu. Musika intimista egiten du, folk-psikodelikoa bezala deskribatua izan dena sarritan. Azkenekoa den "Arraro nioenean" lanerako banda osatu du eta Eneko Sierra (Saxofoia), Xalba Ramirez (Bateria) eta Unai Pelayok (Baxua) grabatu dute.