Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

null

TAIA DANSA - Dantzaldia

Noiz eta non

2019/12/12, 19:00

Deskribapena

TAIA DANSA

Comunitat Valenciana

 

DANCE GENERATION

Tailerra eta dantza emanaldia

  • Tailerra: Abenduak 9-10-11 (16:00-19:30) - Oteiza Aretoan
  • Tailerraren aurkezpen irekia publikoarentzat: Abenduak 12. 19:00tan Mitxelena Aretoan

 

MUGIMENDU TAILERRA: sormen talde lan baten parte hartu eta disfrutatu nahi duten pertsona guztiei zuzenduta. Ez da aurretiko formaziorik behar.

  • Informazioa eta izen-ematea: La Fundición - 944753327
  • Doako izen-ematea. Beharrezkoa da 3 saioetan eta aurkezpenean parte hartzea.

 

Dance Generationproiektuak 25 bat interpreteren enkontru bat proposatzen du, parte-hartzaileek edozein adinetakoak izanda (hamar urtetik hasita eta adin mugarik gabe). Hainbat jatorritako 25 parte-hartzaileekTaiat Dansako Meritxell Barberà etaInma Garcíakoreografoekin lan egingo dute, erlazio batzuk jokoan jarriz –iraganaren eta orainaren artekoa, memoriaren eta ekintzaren artekoa, larrialdiaren eta eskarmentuaren artekoa–, eta, nazioarteko topaketa honen fruitu, belaunaldien arteko lan koreografikoa eskainiko diotepublikoari.

Esperientzia koreografiko honek proposatzen du kontu pare bat auzitan jartzea: gorputzak denboran zehar izaten duen bilakaeraeta gure gizarteak norbanakoak itxuraz, adinaz eta interesez banatzeko duen joera. Ezinbestean mugaz gaindikoa izango da gaurko mihise artistiko aktibo hau, eta zenbait adinetako amateurrekberen ekarpena egingo diote.

Dance Generationproiektuak dantza garaikidearen praktika, sorkuntza eta historiaren inguruansentsibilizatu nahi dupublikoa. Xede horien aldeko apustua egin eta haiek bultzatu nahi ditu.

Koreografo bien aburuz, esandako ezaugarriak dituen nazioarteko proiektu batek desafio bat dakar dantzaren eta, oro har, artearen egitura konbentzionalenen aurrean,dinamika berrietaranzko irekiera beharrezkoa eraginez, sormen-prozesuak ulertu, partekatu eta gozatzeko.

 

Meritxell Barberà eta Inma García

Valentziahirian titulatu ziren Dantza Klasikoan eta Garaikidean, eta beren konpainia–Taiat Dansa–fundatu zuten2003an. Harrezkeroztik, Espainiako, Kataluniako eta Euskal Herriko zenbait leku eta jaialditan aurkeztu dituzte beren lanak: Dansa València, Mercat de les Flors (Bartzelona), Cuarta Pared (Madril), La Casa Encendida (Madril), Festival Internacional Masdanza etaTeatro Guimerá(Kanariar uharteak), Teatro Central (Sevilla), Gaiarre antzokia (Iruñea), Festival Periferias (Huesca), Festival Alter-Arte (Murtzia).

Museo-guneetan, beren lanak lan pedagogiko batekin batera ematen dira, eta zentro hauetan aurkeztu dira:Valentziako IVAM eta MuVIM, BartzelonakoMACBA (Museu d’Art Contemporani de Barcelona), Museum of the City of New York, Zaragozako IAACC Pablo Serrano, Sevillako CAAC (Centro Andaluz de Arte Contemporáneo), MalagakoCAC (Centro de Arte Contemporáneo), Bilboko Guggenheim museoaedota Gasteizko Artium museoa. Nazioartean,Frantzia, Alemania, Suitza, Erresuma Batua eta AEBetan aurkeztu dituzte beren lanak.