Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

null

Zazpi Senideko

Noiz eta non

2019/04/10, 19:30

Deskribapena

 

ZAZPI SENIDEKO

Axut! & Artedrama

 

  • Apirilak 10
  • 19:30
  • Mitxelena. Bizkaia Aretoa

Sarrera libre aretoa bete arte

 

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

 

Fitxa teknikoa:
  • Zuzendaria: Ander Lipus
  • Aktoreak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet
  • Idazkera aholkularia: Igor Elortza
  • Argiak: Josep Duhau
  • Bideoa, argazkiak: Eñaut Castagnet
  • Argazki kreditua: Txomin Fuchs

Iraupena: 70`