Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

ASPACE BIZKAIA FILMA

Noiz eta non

2020/01/14, 11:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

ASPACE BIZKAIA FILMA

Zinema

 

  • Urtarrilaren 14
  • 11:00
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan

Sarrera libre aretoa bete arte

 

UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 3. mailako Errealizazioa I irakasgaiko ikasleak eta ASPACE Bizkaiako kideak elkarlanean ari dira film laburrak garatzen. Ekimen hau Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan oinarrituta dago (UPV/EHUko IKD markoaren barruan), eta helburu nagusi bi ditu: desgaitasuna arte sorkuntzaren munduan sartzen laguntzea eta gizartea garuneko paralisiaren errealitateari buruz sentsibilizatzea.

ASPACE BIZKAIA FILMA proiektuarekin, ikasleek curriculumeko gaitasunak garatzeaz gain, elkarlanerako gaitasunak eta gaitasun etiko eta sozialak ere lantzen dituzte Ikaskuntza Zerbitzua metodologia barneratuz. ASPACE Bizkaia erakundearen laguntza, lankidetza eta aholkularitza etengabekoa eta funtsezkoa izan da proiektua martxan jarri zenetik.