Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

BItaBE 2019

Noiz eta non

2019/06/20, 18:30

Deskribapena

EHUkultura Bizkaiak, ZINEBIren eta Arte Ederren eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateen lankidetzarekin eta HormigaFesten antolatzaileen sostenguarekin.

 

BIDEO TALENTU BERRIAK (BITABE) 2. Lehiaketa

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko bideo talentu berriak.

Ekitaldi honen helburua da topagune bat eratzea UPV/EHUn sortutako IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPENA bistaratzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Hiru Campusetako ikasleei zuzenduta dago.

 

NORK PARTE AHAL DU

UPV/EHUko ikaslea izatea: Gradua, Masterra, Doktoregoa edo 2015/2016 ikasturtearen  ostean egresatua izatea (ikasturte hori barne sartuta).

 

LAN-EMATEA

Bideoa Vimeo edo Youtubera igotzea (hobe da pasahitzaz igotzea)

– UPV/EHUrekiko lotura egiaztatzen duen dokumentua

– Lanaren fitxa, datu hauekin:

  • Izenburua
  • Egilea
  • Iraupena
  • Kontaktua (maila eta telefonoa)
  • Sinopsi laburra (gehienez 100 hitz)
  • Fotograma bat (testurik gabe).

Dokumentazioa, fitxa eta esteka (eta, egotekotan, pasahitza) helbide honetara bidali:  bitabe@ehu.eus 

Piezak aurkezteko epearen amaiera: 2019ko maiatzaren 20a, astelehena, 23:00ak arte.

 

SARIAK

Gehienez 15 ikus-entzunezko pieza aukeratuko dira, eta horien artean hiru sari banatuko dira.

1. SARIA: 800 € (zergak barne sartuta)
2. SARIA: 600 € (zergak barne sartuta)
3. SARIA: 400 € (zergak barne sartuta)

 

SARI BANAKETA

Siriak banatzeko eta aukeratutako proiektua proiektatzeko ekitaldia 

NOIZ: 2019ko ekainaren 20an

ORDUA: 18:30

NON: UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3, Bilbao)