Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

Estrellado

Noiz eta non

2019/04/03, 19:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

 

ESTRELLADO

Dokumentala eta Mahai-ingurua

 

  • Apirilak 3
  • 19:00
  • Bizkaia Aretoa

Sarrera libre aretoa bete arte

 

1939. urtean, Argeles-eko hondartzan pilatu ziren milaka errepublikazale espainiar, galdutako gerratik ihesi. Askok heriotzarekin topo egin zuten bertan. Gerardo Lizarraga, ordea, bizirik irten zen. Ezezagun batek egindako argazki batek bizia salbatu zion. Zazpi urte beranduago, ezezagun hura eta Gerardo elkarrekin agertu ziren argazkilariaren ezkontzan, Mexikon. Hondartza hartan, Lizarragak bere marrazkirik onenak egin zituen. Irudi haiek ere bizirik irten ziren hondartzatik, nahiz eta orain arte ia inork ikusi ez dituen. Bere parte-hartzea izan zuten filmek eta arrakastarik gabeko bere proiektu guztiek ere patu bera izan zuten.

 

Euskadi. 2018 | 75 min

Zuzendaritza: Blanca Oria
Gidoia: Juan Zapater, Blanca Oria
Muntaketa: Olga Izquierdo, Blanca Oria
Soinua: Josean Olaberri, Jagoba Ormaetxea, Josemi VillalbaMusika / Música: Jonathan Hurtado
Ekoizpena: ARTYCO, JYT