Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

Pelikuletako musika gogora, Ennio Morriconeren eskutik

Noiz eta non

2014/03/17 2014/03/17, 17:30 - 19:30

Irudia

Deskribapena

Ennio Morricone in concerto (2007) filmak, zinemarako egiten den musikaz gozatzeko aukera emango digu datorren Martxoaren 17an. UPV/EHUko Esperientzia Geletakoen bultzadaz, Jose Ontiveros ikasleak Ennio Morricone in concerto aurkeztu eta ondoren garatuko du zineforuma.

Hainbat pelikuletako musika gogora etorriko zaigu bertara, Bizkaia Aretora, gure memorian gordeta daudelako melodia horiek. Ennio Morricone musikaria ospetsu baino ospetsuagoa da zinema munduan eta horregatik Martxoaren 17an arratsaldeko bostak eta erdietan izango da ikusgai bere kontzertu hori.

Filmea Bizkaia Aretoan pantailaratuko da, ‘Esperientzia Gelen' eta ‘Kulturbasque'-ren arteko elkarlanari esker, Bizkaiko Campusaren zine programazio egonkorra antolatzeko helburu bera baitute.

Izatez, pantailatzearen ostean zineforuma landuko dute UPV/EHUko Esperientzia Geletako ikasleek, eurentzat, ‘Giza Zientzien Unibertsitate ikasketetan' sakontzeko modua baita. Titulu honetako ikasleak Bilboko zazpi kaleetan dagoen Banco de España kaleko eraikinean biltzen dira egunero eta zineforuma egiteko Bizkaia Aretora doaz hilero.

NON: UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan, martxoak 17an, arratsaldeko 17.30etan.