Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

ZG/PRO

Noiz eta non

2020/02/27, 00:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

 

ZINEGOAK 2020

 

zg/PRO

ZG Jardunaldi Profesionalen 2. edizioa

Aurten Zinegoakek urrats berri bat emango du sexu-aniztasuna lantzen duen zinea eta ikus-entzunezko industria lotzeko. Helburu horrekin jaio da ZG/PRO egitasmo berria.

Beharrezkoa da zine edo kultura sortzen, zuzentzen, ekoizten, banatzen edo erakusten dugunok sareak osatzea gure inguruko LGTBI+ errealitatearekin, aniztasuna modu irekiago batean ulertzeko asmoz. Gure ustez, beharrezkoa ere bada sortzaileen belaunaldi berriek formakuntza jasotzea arlo honetan (sexu-aniztasuna eta bere etengabeko hazkundea), filmak eta bestelako kultur sorkuntzak egiterakoan, aniztasun hori koherentziaz eta errespetuz landu dadin.

Norabide horretan, hainbat jarduera antolatu ditugu azken urteetan, baina aurten urrats sendoago bat ematea izan da Zinegoaken helburua. Horretarako, jarduera guztiak batu eta euren artean harremanetan ipini ditugu, erangikorragoak izateko asmoz.

 

Antony Hickling. Workshop queer cinema.
  • Aurkezpena: Bizkaia Aretoa (Barandiaran Aretoa) 10:00h - 14:00h. Bilbao.

Atsedena

  • Edizioa eta muntaia: Media Lab aretoa, Gizarte Zientzia eta Komunikazioko Fakultatearen 3. solairuan, Leioa) 15:00 - 19:30

Informazio gehiago eta izen-ematea HEMEN