Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

Erakusketa

Camus-en literatura Bizkaiko campusean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/20 Noiz arte: 2014/02/20, 09:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Bizkaiko Esperientzia Gelak
Leioako Biblioteka Zentrala
Bizkaia Aretoa
Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola

Albert Camus idazlearen lanaz erakusketa digital eta interaktiboa izango dugu gure campusean Urtarrilaren 20tik Otsailaren 20ra.

Berezia da, QR kodea erabiliz norberaren telefonotik edo tabletatik ikusgai izango dugulako. Institutu Frantsesaren eta Kulturbasqueren arteko akordioari esker bideratu da Bizkaiko campuseko lau tokitan izatea jarduera hau. Izatez Bilbon kokatuta dauden Bizkaia Aretoan, Esperientzia Geletan, Meatze eta herri-lan Ingeniaritza Eskolan eta Leioako Liburutegi Nagusian kokatuko da erakusketa interaktibo hau.

Albert Camus idazlea 1913an jaio zen Mondovin, lehengo Argelia frantsesean eta bere jaiotzatik 100 urte igaro direlako antolatu da erakusketa. Bere idazlanak berriro irakurtzean, XX.mendeko historia ulergarriagoa egiten zaigu. 1957.urtean Literatura Nobel Saria jaso zuen Camusek.

Erakusketarekin batera bi ekitaldi izango dira: Otsailak 10ean Rosa de Diego UPV/EHUko Literatura irakasleak hitzaldia emango du eta Otsailak 12an Jean Danielen filma pantailaratuko da (La tragedia de la felicidad). Bi ekitaldiak Bizkaia Aretoan, arratsaldeko 19.30etan, izango dira. Gainera UPV/EHUko Liburutegi Nagusiak aparteko ekintza moduan, bertan dauden Camusi buruzko liburuak apaletatik atera eta unibertsitateko komunitaearentzat inoiz baino eskurago jarriko ditu.