Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

ehuKultura Bizkaiak Grabatuen Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen du

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/17 Noiz arte: 2016/11/20, 11:30 - 20:00

Deskribapena

FIG BILBAO, GRABATUAREN ETA PAPEREKO ARTEAREN EUROPAKO HITZORDUA

FIG Bilbao Azoka dela-eta, Euskalduna Jauregian obra grafikoan adituak diren berrogei erakusketari inguru eta garai guztietako hirurehun artistatik gora elkartuko dira.

  • Bosgarren edizioa azaroaren 17tik 20ra egingo da, eta hainbat artista gonbidatu dira, Danae Stratou eta Khalid El Beka artistez gain.
  • Arte&Enpresa topaketara arteari loturiko enpresa eta fundazio handietako ordezkariak bertaratuko dira, hala nola, Luis Abril eta Rafael Orbegozo.
  • Jaialdiak "Ardoaren Kultura. Vivanco Bildumako grabatuaren maisuak" erakusketa antolatu du Bilboko Arte Ederren Museoan, eta "Selected_05" erakusketa UPV/EHUko Bizkaia Aretoan
  • FIG Bilbao Azokak bere egin du Bilboko hiria, obra grafikoa hiriko eta merkataritzako guneetan jarriz, hala nola, metroan edo Jesús Mari Lazkanoren obra erakutsiko duen El Corte Inglésen

Bilbon, 2016ko azaroaren 15aean. FIG Bilbao azokaren bosgarren edizioa da honakoa, eta Papereko Artearen eta Obra Grafikoaren Europako erreferentzia garrantzitsuenetakoa da. Horrela, bada, beste azoka ospetsu batzuekin egiten du bat, hala nola, Pariskoarekin, Londreskoarekin eta Maastricheko Art Print Fair azokarekin. Nazioarteko proiektu hau Falconieri Etxeak eta Arthazi Elkarteak sustatzen dute, eta merkataritzako, musikako eta ikerketako eskaintza uztartzen ditu. Horiek horrela, arte galerietarako, editoreentzako eta tailerretarako guneak beste hainbat pabiloirekin konbinatzen dira; horietan, museo eta kultur erakundeetako paper gaineko obrak erakutsiko dira. Era berean, egitarau berezia osatu da, eta tailerrez, hitzaldiz, zuzeneko erakustaldiz eta beste hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da. Antolamendu profesional itzela eta anbizio handikoa da, eta erakusketak nahiz jarduerak sortzen ditu urte osoan. FIG BILBAO AZOKArekin emango zaio amaiera urteari, eta Bilbo Europako grabatuaren eta papereko artearen merkatuko eta zabalkundeko gune nagusi gisa proiektatuko da nazioartean, batez ere, arku atlantikoan.

 

"Selected_05". Internacional

Mesa Pilar Zubiaurre_2016. Diálogos sobre la mujer y las artes

Visitas guiadas FIG Bilbao