Eduki publikatzailea

Info_Suscríbete

Orainarte izandako hitzaldiak eta tailerrak

Tailerra Tailerra

La Hormiga Fest

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03 Noiz arte: 2017/03

Irudia

Deskribapena

La Hormiga Fest

 

 La Hormiga Fest-ak ikasleen, ikusentzunezko profesionalen eta bideo artisten arteko bateratzea proposatzen du, hauek guztiek beren esperientziak, ezaguerak eta nahiak partekatu ditzaten modu aberatsu batean. Inurri elkartea sortu nahi dugu!

Gainera, jaialdiak sari ekonomikoa eskaintzen du Fikzio, Bideoarte eta Dokumental kategoriak dituen lehiaketan. Gure helburu nagusia unibertsitate proiektuetarako laguntza eta ikusgai euskarria izatea da.

Era berean, gure asmoa normalean banatuta aurkezten diren bi arlo lotzea da, hots, Ikusentzunezkoa eta Artea. Horregatik, Bideoarte deituriko kategoria irekitzea erabaki dugu, lan esperimentalak eta poetikoak sustatzeko, hain zuzen ere.

Baina hau ez da oraindik amaitzen. Unibertsitatean jorratzen diren ekintzez gain, tailer jardunaldi mamitsu bat antolatu dugu. Proposatzen diren jarduera ezberdin hauen artean antzerki, animazio edo koloreko posprodukzio tailerrak aurki ditzakezu eta guztion iritziak, kezkak eta jakin-minak azalaratzeko eta amankomunean jartzeko mahai-ingurua ere bai.