redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Tailerra

Dantza Tailerra

Noiz eta non

Noiztik: 2023/02/15 Noiz arte: 2023/03/08, 13:30 - 15:00

Irudia

Deskribapena

Sabin Bikandi, Etnomusikologian doktore eta Aiko taldeko kideak emango du tailer ziklo hau.

Tailerren Zikloa Bizkaiko Campuseko komunitateko pertsona guztientzat irekita dago, baina ikasleek izango dute lehentasuna. Plazak erreserbatu egingo dira, izen-ematearen hurrenkeraren arabera.

Ez da beharrezkoa esperientzia izatea. Aukera askeko kredituak aitortuko dira. 

Tailerren helburuak hauek dira:

- Ikasle dantzarien arteko harremanak landu, zabaldu eta sendotu: dantza harremanetarako gailu eraginkor moduan ezagutu.

- Musika eta dantza osotasunean ulertu: musika eta dantza errealitate beraren osagaiak dira eta.

- Tradiziozko dantzakera eta gorpuzkera ezagutu eta barneratu.

- Erritmoaren oinarrizko egiturak gorputzaren bidez dantzatuz bizi eta ikasi.

AIKO musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, irakatsi, sustatu eta  garatzeko lanean aritzen den taldea da. Ikasteko bide atsegin, argi eta erraz bat proposatzen dute. Ongi pasatzea ikasten, dantzatzen ongi pasatzeko.