redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

EZ DOK ERO. ANTZERKIA

Noiz eta non

2021/09/17, 19:00

Irudia

Deskribapena

Egilea: Patxo Telleria 
Zuzendaria: Jokin Oregi 
Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria 
Musika egilea: Adrian Garcia de los Ojos 
Diseinu grafikoa eta bideoa: Naiel Ibarrola Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions.Koop Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate 
Argiztapena: David Rodriguez 
Koprodukzioa: Basauriko Social Antzokia Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo  
eta Myriam Garzia 
Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia 

Irailak 17 Bizkaia Aretoan. Arratsaldeko 7etan.

Sarrera dohainik, lekua bete arte.

SINOPSIA

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan.  Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. 
Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren  bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. 

Izena ematea

Web helbidea: www.tartean.eus