Gu jarraitu!
2021/09/17
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria
Musika egilea: Adrian Garcia de los Ojos
Diseinu grafikoa eta bideoa: Naiel Ibarrola Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions.Koop Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate
Argiztapena: David Rodriguez
Koprodukzioa: Basauriko Social Antzokia Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
eta Myriam Garzia
Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia
Irailak 17 Bizkaia Aretoan. Arratsaldeko 7etan.
Sarrera dohainik, lekua bete arte.
SINOPSIA
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.
Web helbidea: www.tartean.eus