"UNIKOAK" Film Laburren I. Lehiaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/15 Noiz arte: 2022/09/15

Irudia

Deskribapena

"UNIKOAK" Film Laburren I. Lehiaketa. 

-Deialadiaren helburua da euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanak bultzatzea. 

-Bizkaiko Campuseko edozein gradutako ikasleei zuzendua.

-Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 15etik irailaren 15era, biak barne.

-Parte hartzaileek Youtube edo Vimeoko esteka bidali behar dute helbide honetara: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

-Saria: 600 €

-Irakurri ondo deialdi osoa: UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko UNIKOAK Film Laburren Lehiaketako I. edizioaren Deialdia

-Eskabidea hemen: Eskabidea/Solicitud: UNIKOAK Film Laburren deialdia

 

 

Gu jarraitu!

 

 

IN ALBIS - Antzerkia

Noiz eta non

2021/03/10

Irudia

Deskribapena

 

 

Batzuetan, gertatzen dena ulertugabe bizi gara, espero dugunalortu gabe, gure egunetako gertaeren aurrean zurian... IN ALBIS.

Eta ohiz kanpoko jazoera batek bakarrik eragin dezake guk lehengo norabidea berreskuratzea zein bide berria hartzea.

Edo, beharbada, ez da horrela, beharbada ez da ohiz kanpokoa gure mihise zuriari berriz kolorea emateko aukera eskaintzen diguna, agian detaile txikiak dira garenean eta garenaren zergatian berriz sinetsarazten digutenak. 

IN ALBISek artista gazte baten istorioa kontatzen digu. Margolari-karrearen une gorenean zulo existentzial ilunean erori ondoren, ez da horretatik bakarrik irteteko gauza sentitzen. Eta inguruan pertsona asko dituen arren, oso gutxik luzatu ahal izango diote eskua dagoen lekutik ateratzen saiatzeko.

Bere esanetan, batek baino ez.

 

ZUZENDARIA: Yolanda Bustillo

IDAZLEA: Ana Molina

 

Aktoreak: Gorka Alvarez, Maider Andrés, Ioritz Benito, Miren Bikandi, Eli Bilbao, Nora Busturia, Gorka Garde, Emma Hierro, Lucía Martín eta Ana Molina.

 

IRAUPENA: 65 minutu.

HIZKUNTZA: Gaztelania

 

  • Mitxelena Aretoa