Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte

Noiz eta non

2022/12/02, 11:00

Irudia

Deskribapena

Non: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Auditorioan, Leioan

Eguna eta ordua: Abenduak 2, 11:00etan

Zer: Dokumentala eta zuzendaria eta bi protagonista solasaldian

Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.

Fitxa

Protagonistak: Oihana Arana (poeta eta bertsolaria), Amets Aranguren (musikaria), Kattalin Barcena (artista plastikoa eta musikaria), Dom Campistron (irudigilea), Ekain Ibarguren (aktorea, pailazoa eta malabarista), Iker Maguregi (zinemagilea eta musikaria), Maddi Ane Txoperena (kazetaria, idazlea eta bertsolaria)

Iraupena: 38 minutu eta 30 segundo

Informazio osagarria:

https://www.kulturklik.euskadi.eus/sorkuntzak/2022/loreak-belaunetan-kulturaren-zazpi-ahots-gazte-/z12-detnewpr/eu/