redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Tailerra

SORMEN OLA Tailerra

Noiz eta non

2023/01/28, 09:30 - 15:00

Irudia

Deskribapena

Jon Maya dantzariak SORMEN OLA proiektuari hasiera emango dio, urtarrilaren 28an. Hilabetean behin, larunbatetan, Euskal Kulturaren Transmisioa landuko dugu Bizkaia Aretoan.

Euskal Herriko gazteei (16 eta 29 urte bitarteko gazteei) luzatzen diegu gonbita. EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan izango dituzte tailer guztiak. Aurretik izena eman behar dute hemen: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

Aukera askeko kredituak ere aitortuko dira, egindako tailerren (orduen) arabera.

Ez da inolako dantza esperientziarik behar parte hartzeko.

Tailer teoriko-praktiko honetan Jon Maya bere esperientziatik abaituko da. Kukai dantza konpainia nola sortu zuen eta zer-nolako ibilibide emankorra izan duen ezagutzeko aukera izango dugu. Euskal dantzaren tradizioa nola moldatu den gaurko garaietara.