redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Loraldia 2023: TETUAN

Noiz eta non

2023/03/24, 20:00

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle Iratxe Fresnedaren hirugarren filma da Tetuan. Dokumentalak migrazioaren gaia lantzen du, estereotipoetatik urruntzeko asmoz. Carmelo Fresneda aitaren irudia izan da istorioaren eragilea.

Sinopsia: Film luze dokumental honetan, Fresnedak hainbat lurraldetara bidaiatu du: Almeria, Tetuan, Pirinioak, Euskal Herriko txokoak, Errumania. Aitaren historiak eta bizipenek piztutako jakin-minak errealitatearen eta zinematografiaren arteko bidean jarriko dute, iraganaren eta orainaldiaren artean.

Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Fresneda bidaia pertsonal batean sartuko da. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikusizko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean; Danubio ibaiaren ertz lasaietatik, Sahara edo Euskal Herritik igarota, lau istorio elkartu eta galdu egingo dira Tetuango misterioetan.

Lan honen aurretik Fresnedak zuzendu zituen beste bi film luzeak hauek izan ziren: Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2018). Tetuan (2022) filmarekin, bere “erregistroaren trilogia” osatu du. Lan hau Gijóngo 60. Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sail ofizialean estreinatu zen, 2022an, eta 64. edizioko ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Bertoko Begiradak atalean.

Filmaren hizkuntza*: "Euskara, gaztelania eta beste"