"UNIKOAK" I. Film Laburren Lehiaketa (Lehiaketa)

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/15 Noiz arte: 2022/09/15

Irudia

Deskribapena

1. DEIALDIAREN HELBURUA ETA APLIKAZIO EREMUA
UPV/EHUko Estatutuen 1.Artikuluan zehazten denez, “[Unibertsitateak] euskal gizartearen premiei erantzungo die, bai eta historiak eta aldaketa sozioekonomiko, politiko eta kulturalek ekarritakoei ere. Kultura eta zientzia unibertsalaren jakintza ere zabalduko du gizartean, eta euskara eta euskal kultura bultzatuko ditu bereziki”. Bestalde, 4d Artikuluan zehazten da UPV/EHUren helburuetako bat dela “[bere eskumenen eremuan] Euskararen garapena eta normalizazioa indartzea”. Hitz horiek oinarri hartuta, Bizkaiko Campuseko graduetako ikasleek euskararekin duten engaiamendua erakusteko aukera gisa UNIKOAK Film Laburren I. Lehiaketa antolatu da.
1.1. Helburua: Euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanak bultzatzea.
1.2. Norentzat: UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko edozein gradutako ikasleei zuzendua.
2. ESKAERAK FORMALIZATZEA, ENTREGATZEA ETA EPEAK
Deialdi hau UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek parte hartzeko bideratua da. Lanak bakarka zein taldeka egin eta aurkeztu ahal izango dira.
2.1. Egile guztiak Bizkaiko Campuseko ikasleak izango dira, eta graduren batean matrikulatuta egon beharko dira 2021/2022 ikasturtean.
2.2. Lanen iraupena: Aurkeztutako lanek gehienez 15 minutuko iraupena izango dute.
2.3. Film laburrak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.
2.4. Aurkezteko epea: maiatzaren 15etik irailaren 15era, biak barne.
2.5. Lanak aurkezteko tokia: lanak aurkezteko, deialdi honi erantsitako eskabide orria bete behar da. Eskaerak Erregistro Orokorraren edozein bulegotan aurkeztuko dira, eta Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren Arloko Zuzendaritzari zuzenduta:
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza
Euskararen eta Kulturaren Arloko Zuzendaritza (EHUKultura Bizkaia)
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra Etorbidea, 3
48009 Bilbao
Lanak Vimeon edo Youtuben kargatuko dira, iraungitze-datarik gabeko deskarga baimenarekin. Ondoren, bideora sartzeko esteka helbide honetara bidaliko da:
ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus
2.6. Sariaren banaketa. 2022ko abenduaren 1ean, Euskararen Asteko ospakizunekin.
2.7. Saria: lehiaketaren irabazleek 600€ eta diploma bat jasoko dute. Sariak dagozkion atxikipenak izango ditu. Halaber, egokitzat jotzen diren aipamen berezi guztiak emango dira.
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Euskara eta Kultura Zuzendaritzak lehiaketan parte hartzen duten film labur guztiak edo batzuk proiektatzeko eskubidea izango du.
2
BIZKAIKO CAMPUSEKO ERREKTOREORDETZA
VICERRECTORADO DE CAMPUS DE BIZKAIA
3. PROZEDURA, EPAIMAHAIAK ETA EBAZPENA
3.1. Epaimahaia: Bizkaiko Campuseko Euskara eta Kulturaren arloko Zuzendaritzak izendatuko ditu hiru pertsona:
• Ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen bat,
• Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduaren edota Arte Ederretako Graduaren IIP bat
• Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak proposatutako pertsona bat, ezaguna euskal kulturaren eremuan.
Epaimahaiaren erabakiaren aurka ezin izango da errekurtsorik aurkeztu. Epaimahaikideren batek aurkeztutako hautagai-zerrendekin harremana badu, ezin izango du balorazioan parte hartu.
3.2. Film laburraren irabazlea aukeratzea. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:
• Lanaren originaltasuna
• Alderdi tekniko zaindua izatea
• Deialdiaren helburuetara egokitzea
• Euskararen edo euskal kulturaren aldeko mezua erakustea
3.3. Aurkeztutako lan guztiek behar bezala kudeatuta izan beharko dituzte film laburrean agertzen den ikus-entzunezko edozein baliabide erabiltzeagatiko egile-eskubideak/jabetza intelektuala.
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Euskara eta Kulturaren arloko Zuzendaritzak ez du bere gain hartuko hirugarren batzuk aipatuta aurkezten diren lanen edukiaren ondoriozko erreklamazioen erantzukizunik.
3.4. Epaimahaiaren ahalmenak. Epaimahaiak, hautaketako edozein momentutan, lehiaketatik kanpo utz dezake lan bat hauetariko arrazoiren batengatik:
• Egilea nor den zalantza dagoenean.
• Pertsonen eta kulturen duintasunaren aurka jotzen duelako.
• Beste obra batzuen plagiotzat hartzen duenean eta, plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoa izanik eta haiekin dituen berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez duela erabakitzen duenean.
3.5. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du.
 

Gu jarraitu!

 

 

Txori Kantazale

Noiz eta non

2021/12/03 2021/12/03

Irudia

Deskribapena

Hitzez hornitutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat.

Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako obra honetan, Xabier Leteren barne munduan murgilduko gara. Poetaren izaera eta pentsamendua ezagutzeko parada dugu, eta baita haren kantu eta poemek iradokitako musika berriez gozatzeko ere.

Ikuskizuna 2020ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariaren fruitu da. Propio atondutako testuen bidez, Gurrutxagak Leteren poetikan eta bizipenetan gidatuko gaitu. Otxoa de Alaizak pianoan eskainiko dituen piezek Lete dute inspirazio, poetaren interpretazio berriranzko bidean.

Sorkuntza paregabe hau Bizkaia Aretoan estreinatuko da Euskararen Egunean (abenduak 3). Gainera, emanaldi horretan, aurkezpenik behar ez duen eta Leterekin berarekin eskuz esku aritutako Joxan Goikoetxea izango da akordeoian. 

Otxoa de Alaiza-Gurrutxaga-Goikoetxea hirukotearen eskutik, enkontru gogoangarria bizitzeko aukera izango dugu, Leteren ildoan.